Belutxistan
Wikipedia(e)tik
Belutxistan Pakistango eskualde bat da. Iranen administrazioaren pean, era berean, Belutxistan historikoko zati bat dago, Belutxistan iraniarra deitu ohi dena.
Belutxistan Pakistango lau eskualdeetatik handiena da, 347.190 km²-rekin, nahiz eta biztanleria aldetik populazio urriena duen eskualdea den, 6,3 milioirekin (1994an). Biztanle-dentsitatea oso txikia da lurralde menditsua eta ur urritasuna dela eta. Hiriburua Quetta da.
1950ean Omanek Belutxistango lurralde batzuk bereganatu zituen, nahiz eta berehala Pakistanen esku utzi zituen. 1970etik aurrera Belutxistango mugimendu nazionalistak indarra hartu zuen, National Awami Party alderdia buru izanik.