Barajasko aireportua
Wikipedia(e)tik
Barajasko aireportu internazionala Espainiako aireporturik handiena da, Madriletik 12 km-ra kokatua. 1928an zabaldu zen eta Iberiaren operazio-toki nagusia da, honek aireportuko operazio guztien %60a burutzen duelarik.
2005 urtean 41.963.197 bidaiarik erabili zuten Barajasko aireportua, Europako 5. aireportu handiena izanik eta munduko 12.a.
2006ko otsailaren 5ean T4 terminala eta lur hartzeko pista berriak martxan jarri ziren, aireportuaren kapazitatea 70.000.000 bidaiari urtekotan utziz. Terminal berria Iberia eta Oneworld taldeko kideek (British Airways, American Airlines, etab.) erabiltzen dute, eta terminal zaharrak Spanair, Air Europa eta SkyTeam eta Star Alliance taldeei utzi zaizkie.