Arroka
Wikipedia(e)tik
![Kuartzita izeneko arroka metamorfikoa](../../../upload/shared/thumb/7/7f/Quartzite.jpg/250px-Quartzite.jpg)
Kuartzita izeneko arroka metamorfikoa
Arroka bat geologian mineral bat edo gehiagoz osatutako agregatu naturala da. Agregatuak hauek solido kohesionatuak dira. Arrokak, orokorrean, hainbat mineral ezberdinez osaturik daude, baina mineral bakarra dutenak ere badira.
Lurran hiru arroka mota ezberdin daude:
- Arroka igneoak: magma edo labaren solidotzeaz sorturikoak.
- Arroka metamorfikoak: Aurretik zeuden arroken alterazioaz sorturiko arrokak.
- Arroka sedimentarioak: higadura eta metatzearen ondorioz sorturiko arrokak.
Arrokek ziklo bat osatzen dute, litogenesis izenekoa, faktore fisiko, kimiko eta biologikoek parte hartzen dutena.