Aorta
Wikipedia(e)tik
Aorta gorputzaren arteria nagusia eta handiena da. Bihotzaren ezkerreko bentrikulutik ateratzen da, balbula aortikoaren zulotik zehazki.
Bi zati nagusitan banatuta dago: Toraxeko aorta eta abdomeneko aorta. Lehenengotik ateratzen dira lepo, buru eta besoetarantz doazen arteriak (enbor brakio-zefalikoa). Bigarrena, bi arteria iliakoetan (eskuineko eta ezkerrekoan) banatzen da pelbisean, baina abdomenean bertan ezker eta eskuinetik ateratzen dira giltzurruneko arteriak, oso garrantzitsuak direnak.
Beste sailkapen bat hiru zatitan banatzen ditu aorta, hasieratik amaiera arte:
- Goranzko aorta: Balbula aortikotik hasi eta aorta-arkuan amaitzen da. 5 zm. inguruko luzera dauka.
- Aorta-arkua: Goranzko aortan hasi eta beheranzko aortan amaitzen da. Ezker eta eskuineko enbor brakio-zefalikoetan banatzen da.
- Beheranzko aorta: Aorta-arkuan hasi eta arteria iliakoetan amaitzen da. Zatirik luzeena da.
[aldatu] Toraxeko aorta
- Goranzko aorta.
- Aorta-arkua.
- Beheranzko aorta: Diafragmaren gaineko zatia barne hartzen du bakarrik.
[aldatu] Abdomeneko aorta
- Beheranzko aorta: Diafragmaren azpiko zatia barne hartzen du osorik.
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
- Aortaren aneurismak.
- Marfanen sindromea.