Tartalo
Wikipedia(e)tik
Tartalo euskal mitologiako pertsonai bat da. Begi bakarreko izaki gaiztoa da.
[aldatu] Historia
Haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Bizkaian Alarabi deitzen zaio.
Antimuño baserriko bi anaia ehizean ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe.
Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin, bi anaiak ikusi eta esan zuen: "Bat gaurko eta bestea biharko".
Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik.
Ardi artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen.
Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria ozenki hasi zen oihuka: "Hemen nago, hemen nago" esaten.
Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zutuela.
Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen.
Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.