Pekka Himanen
Wikipedia(e)tik
Pekka Himanen (Helsinki, 1973eko azaroak 19an jaioa) filosofo finlandiarra. Helsinkiko Unibertsitatean 20 urterekin doktoretza lortu zuen. Harrezkero Finlandia eta Ingalaterran ikertzaile lanak egin ditu eta Estatu Batuetako Stanford eta Berkeley unibertsitateetan lan egin du.
Finlandiar gobernu ezberdinentzat eta Nokia moduko enpresentzat aholkulari lanak egin ditu informazioaren gizarte gaietan.
Hainbat liburu idatzi ditu. Bere obra zabalduenean, Hackerraren etika eta informazio aroaren espiritua, hackerraren etikaren oinarri eta ondorioak aztertzen ditu. Bertan gizarte berri honetan garrantzi handia izatera iritsi diren hackerraren baloreak azaltzen ditu.
[aldatu] Liburuak
- HimEros (1996)
- Filosofian oikeudenkäynti (The trial of philosophy, 1998)
- The Hacker Ethic and the Spirit of the Information Age (2001)
- Manuel Castells eta Pekka Himanen. The Information Society and the Welfare State: The Finnish Model (2002)
- Challenges of the Global Information Society, report for the Committee for the Future in Parliament of Finland (2004). http://www.eduskunta.fi/efakta/vk/tuv/challenges_of_the_globalinformationsociety.pdf