Partxis
Wikipedia(e)tik
Partxisa Ludoaren hantza handia duen mahai joko bat da. Jokalari bakoitzak dado bat eta lau fitxarekin jolasten du, 2tik 4raino izan daitezkelarik (nahiz eta 6 jokalarirentzako taulak egon). Dadoko 5 zenbakiak kartzelatik ateratzeko balio du eta 6ak txanda extra bat irabazteko.
Irteera edota salbu laukitxoetan harresiak eraiki daitezke 2 fitxekin (bertsio batzuetan taulako edozein tokitan egin daitezke). Beste fitxei bidea eragoztean gain, jokalari baten irteera laukitxoan egiten bada harresia, honek ezingo ditu bere fitxak kartzelati atera. Harresia sortu duen jokalariak ireki dezake nahi duelako, edota 6 atera duelako, orduan berau osatzen duten fitxetako bat mugitzera behartuta bait dago.
Jokalari batek 4 fitxak etxetik edo kartzelatik kanpo dituenean, 6 ateraten duenean 7 aurrera ditzake.
Fitxa aurkari bat dagoen laukitxoan eroriz gero (salbu laukitxo bat ez denean) aurkariaren fitxa jan dezake. Hau etxera itzuliko da eta jokalariak 20 laukitxo aurrera ditzake nahi duen fitxarekin.
Helmugara heltzean, jokalariak 10 laukitxo aurrera ditzake nahi duen fitxarekin.
[aldatu] Historia
Partxisa Indian jaio zen XVI. mendean. Gaur egungo taula duen izar itxura Akbar Handia enperadorearen lorategiaren errepresentazioa da. Taularen zentruak tronua errepresentatzen du, non enperadorea esertzen zen. Fitxak berriz Indiako neskatxa ederrenak ziren, enperadorearentzako jolastearen ohoreagatik lehiatzen zirenak. Dadoak moluskuen oskolak izan ohi ziren, bizkarrean zulo bat zutenak 1 irudikatuz.
Izena pacisitik dator, hindueraz hogeitabost esan nahi duena, hau baita jokaldi bakoitzean jaurtitzen ziren oskolen kopurua.