Obrint Pas
Wikipedia(e)tik
Obrint Pas Valentziako musika talde bat da. Nahiz eta rock, ska eta reggaea egin, musika-tresna tradizionalak ere erabiltzen dituzte, hala nola dultzaina.
Bere abestien gairik nagusiena independentismo katalana, Paisos Catalaneseko lurralde-unitate eta linguistikoa eta katalanaren defentsa.
Eduki-taula |
[aldatu] Taldekideak
- Xavi Sarrià (gitarrajole eta abeslaria)
- Josep Pitarch (baxujolea)
- Robert Fernández (gitarrajolea)
- Miquel Ramos (abeslari eta tekladojolea)
- Marcos Úbeda (tronboijolea)
- Marc Guardiola (bateriajolea)
- Miquel Gironés (abeslari, perkusionista eta dultzaineroa)
- Albert Benavent (tronpetajolea)
[aldatu] Historia
Obrint Pas 1993an sortu zen, Valentziako Benlliure ikastetxeko lagun talde batek sortua. 1994 bere lehen maketa grabatu zuten eta III Tirant de Rockeko finalean parte hartu zuten. Hurrengo urteetan jaialdi eta lehiaketetan parte hartu zuten.
Bere lehenengo diskoa, 1997an grabatu zuten, La revolta de l'ànima (bost abestirekin) izena duena. Ondoren, 2000n Obrint Pas diskoa kaleratu zuten, Propaganda pel Fet diskografikarekin kaleratu zuten lehenengoa. 2003an, Terra diskoarekin sendotu ziren. Hurrengo urtean, 2004an, La Flama diskoa kaleratu zuten eta beste herrialdetara zabaldu ziren. Orain arte kaleratu duten azken diskoa En moviment da, 2005an grabatu zutena Valentzian Apirilaren 25ean Ovidi Montllorren oroipenez egin zuten kontzertuan.