Manuel Sarabia
Wikipedia(e)tik
Manuel Sarabia Lopez (1957ko urtarrilaren 9a - ), Pantera Arrosa izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Gallartarra jaiotzez, 1977-1978 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, hamaika denboraldi egin zituen taldean, 1977tik 1988. urtera bitarte. Athletic taldera ailegatu aurretik, Sestaoko San Pedro taldean eta Barakaldoko taldean aritu zen. Bi liga eta errege kopa bat irabazi zituen, guztira 283 partidu jokatuz.
Espainiako futbol ligan 83 gol sartu zituen. Europako txapelketetako 17 partidu jokatu zituen, eta errege kopako 73. Espainiar selekzioarekin hamabost aldiz jokatu zuen.