Jose Francisco Rojo
Wikipedia(e)tik
Jose Francisco Rojo (1947ko urtarrilaren 28a - ), Txetxu Rojo izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Bilbotarra jaiotzez, 1965-1966 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Cordoba taldearen aurka. Guztira, hamazazpi denboraldi egin zituen taldean, 1965etik 1982. urtera bitarte. Bi errege kopa irabazi zituen, eta 1977. urtean UEFA txapelketako azpitzapeldun izan zen.
Espainiako futbol ligan 403 partidu jokatu, eta guztira 48 gol sartu zituen. Espainiar selekzioarekin hamazortzi aldiz jokatu zuen.