Jose Angel Iribar
Wikipedia(e)tik
Jose Angel Iribar Kortajarena (Zarautz (Gipuzkoa), 1943ko martxoaren 1a - ), Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen, "El Txopo" ezinenez ezaguna. Zarauztarra jaiotzez, 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke eta Irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980. urtera bitarte. Bi kopa irabazi zituen, eta horrez gain UEFA txapelketako azpitxapelduna izan zen 1977. urtean.
Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan. Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen, 1964ko Eurokopa irabaziz.
Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile bihurtu zen. 1983-84ko denboraldian 2.mailako azpitxapelketa lortu zuen Bilbao Athleticekin, taldeko sailkapenik onena. 1986-87ko denboraldian Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da. Zarraren hiltzetik Athleticeko Jokalari ohien Elkartearen presidentea da.
1976ko Abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurriñarekin atera zen zelaira eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai. Francoren hiltzearen ondorengo banderaren lehen erakusketa publikoa izan zen.