Iñaki Perurena
Wikipedia(e)tik
Iñaki Perurena Gartziarena (1956, Leitza - ) harrijasotzaile eta aktorea da. Horrez gain, bertsolari gisa aritu da ere.
Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Harri jasotzean
[aldatu] Lorpenak
Esku batekin 250 Kg.ko harria hirutan altxatzeko gai da, eta 200 Kg.koarekin, berriz, lautan. Esku batez altxatu duen harririk handiena 267 Kg.koa da, bi eskuz, aldiz, 320 Kg.koa.
1990ean, harri jasotzearen munduko marka hautsi zuen 315 Kg.ko harria altxatu zuenean.
[aldatu] Etorkizunari begira
Bere semea, Inaxio Perurena, harrijasotzailea da ere eta Inaxio non Iñaki han, laguntza eskeiniz.
[aldatu] Telebistan
Telebistan aritu da ere, baina batez ere Goenkalen Imanolen papera egiteagatik ezaguna da. Hurrengo programatan parte hartu du:
- Euskal Herrian Barrena
- Goenkale
- Herriko Plaza
- Piratak
[aldatu] Kanpo loturak
![]() |
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |