Hacker
Wikipedia(e)tik
Hacker ordenagailuen aditu ezberdinak definitzeko erabiltzen den terminoa da. Dena dela, bere esanahia interes zehatz bat (eta jaiotzetiko gaitasuna) duten pertsonei zabaldu ohi zaie.
Bi definizio izan ditzake, bata positiboa eta bestea negatiboa. Erabilpen orokorrean eta komunikabideetan ordenagailuetara sartzen diren pertsona arrotz eta kriminalekin erlazionatzen da. Informatika alorrean, ordea, programatzaile edo teknikari trebea definitzeko erabiltzen da. Linus Torvalds, esate baterako, hacker bat dela esan ohi da, beti ere hitzaren adiera positiboan.
Askotan ere cracker hitzarekin nahastu izan da. Baina cracker-ek ordenagailuetan sartu ondoren birusak sartu, kreditu txartel zenbakiak ohostu eta beste zenbait helburu izaten dituzte, eta hacker-ek, ordea, sisteman sartu eta ikasi besterik ez dute nahi izaten, baina inoiz ere ez delituak gauzatzeko asmoz.