Carmelo Cedrun
Wikipedia(e)tik
Carmelo Cedrun Otxandategui (1930eko abenduaren 6a - ), Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Zornotzarra jaiotzez, 1950-1951 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Sevilla futbol taldearen aurka. Guztira, hamabost denboraldi egin zituen taldean, 1951etik 1965. urtera bitarte. Liga bat, eta lau errege kopa irabazi zituen, guztira 334 partidu jokatuz.
"San Mameseko horma" ezizenez ezaguna, Athletic taldeak izandako atezainik handienetakoa da. Espainiar selekzioarekin hamabost aldiz jokatu zuen. Athletic taldea utzi ondoren, Amerikako Estatu Batuetako Baltimore taldean aritu zen.