Wikipedia:Txokoa
Wikipedia(e)tik
Ongi etorri euskarazko Wikipediaren txokora. Orri hau mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da baina orokorrean; orri jakin bati buruz eztabaidatzeko edo beste lankide batekin, erabili bere eztabaida orria. Wikipedia hobetzeko proposamenak jartzeko ere toki aproposa da hau. Hizketaldi zaharkituren baten bila bazabiltza eta ez baduzu behean aurkitzen, begiratu txokoko artxibategian. Norbaitek hizketaldiren baten falta nabaritzen badu eta garrantzitsua dela iruditzen bazaio, hona ekar dezake eta berriz zabaldu dezake eztabaida. Egin klik hemen txokoan hizketaldi berri bat sortzeko. Hasitako bati erantzuteko, ordea, erabili atal bakoitzeko aldatu lotura. Horrela, atal horretan besterik ez dituzu egingo aldaketak eta Aldaketa berriak orrian atal horretan erantzun duzula ikusiko da. Interesgarria litzateke, wikipedian berria bazara, lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea. Honez gain, txat bat ere eskura duzu bertan dauden wikilariekin harremanetan jartzeko. Zure ordenagailuan IRC aplikazio bat instalatuta badaukazu, honako helbidea jarraitu baino ez duzu egin behar: #wikipedia-eu”
|
Artxibaturiko orriak hileka sailkatuta | ||||
|
[aldatu] Zuhaitz eran erakustea
Gustatu zait ideia hori... egia esan flipatu dut ze gazteleraz eta ingelesez orain arte ez nuen ikusita, gazteleraz begiratu dut eta ez eta orain hau idazten nengoela aldatu du... oso oso ideia ona... txalo bero bat. -Theklan 20:53, 1 Iraila 2006 (UTC)
- Berez MediaWiki softwarean egin duten aldaketa bat da, eta bertsio berria jarri dute Wikipedian jada. Arratsaldean ikusi dut nik ere, eta beste Wikipedia guztietan ere horrela dagoela ikus dezakezu. Show as tree eta horrelako kate berri batzuen itzulpena egin dut, edozein aldaketa proposamen baduzu, esan lasai! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:04, 1 Iraila 2006 (UTC)
[aldatu] Jaiotza eta heriotzentzako kategoria berriak
Aupa! Jakinarazi nahi nizueke guztioi euskarazko Wikipedian, beste Wikipedia batzuek duten eredua jarraituz, biografientzako jaiotza eta heriotza urteei dagozkien kategoriak sortu direla. Honenbestez, Kategoria:1970 bezalako kategoriek Kategoria:1970eko jaiotzak eta Kategoria:1970eko heriotzak bezalakoak dauzkate barruan. Horrela, 1910ean jaio eta 1976an hildako pertsona baten artikulua Kategoria:1910eko jaiotzak eta Kategoria:1976ko heriotzak kategorietan egon beharko litzateke. Eta 2001eko irailaren 11ko atentatuaren inguruko artikulua, adibidez, Kategoria:2001 kategoriaren barruan. Egituraketa berri honek antolaketa hobe bat eskaintzeaz gain, urteei dagozkien artikuluak eta bertan zerrendatzen diren jaiotza, heriotza eta gertaerak idazteko lana erraztu dezake. Zuen gustokoa izatea espero dut, izan ongi! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:27, 3 Iraila 2006 (UTC)
[aldatu] Non Sartu
"Euskal Musika Klasikoa XX. Mendeko Sarreran" deritzon lan bat daukat, Jesus Guridi konposatzailea dela eta. Bere biografiri lotuta dago, baina beste euskal konpositore batzuei buruz ere hitzegiten du. Ze kategoriatan sartuko zenukete zuek?-;Usogorri- 13 Iraila
- Euskal musika izeneko kategoria bat daukazu. Gainera, honen barruan, beste hainbat sortu ditzakezu, gero ere beharko dira eta. Adibidez, Euskal musika lasikoa edo Euskal musika XX. mendean.—Barrie • (postontzia) 18:34, 13 Iraila 2006 (UTC)
[aldatu] kako/arabera
Lurraldekako..., Herrialdekako... bezalako kategoria batzuk ditugu. Nik ez dakit ez den hobeto izango arabera hitza erabiltzea. Adibidez: Kategoria:Biografiak lanbidearen arabera (orain sortzekoa naizena). Bestela, zein izenburu jarriko genioke, Kategoria:Lanbidekako biografiak? Denak berdin edo antzera sortzeko diot. —Barrie • (postontzia) 11:30, 17 Iraila 2006 (UTC)
- Ez dakit beranduegi den honi erantzuteko. Nik zera esango nuke: gramatikalki edo, Kategoria:Biografiak lanbide(ar)en arabera edo Kategoria:Biografiak lanbideka liratekeela aukerarik hoberenak (beraz, Kategoria:Lanbidekako biografiak ez). Lehenengoa ondo entzuten da, baina bigarrenaren alde laburtasuna dago. --A R King 09:10, 27 Azaroa 2006 (UTC)
[aldatu] Mintegia Donostiako Artelekun
Kaixo wikilariok. Interesekoa izan daitekeen albiste bat jakinarazteko idazten dut hemen, agian batzuek jada jakingo duzuen arren. Bihar, hilaren 21a, eta datorren 28an, biak ere ostegunez, Euskal Herria 2.0 jardunaldiak ospatuko dira Donostiako Artelekun. Bertan euskarak Interneten duen egoera aztertuko da: 21ean lokalizazioa, eta 28an internazionalizazioa. Besteak beste, euskarazko Wikipedia izango da mintzagai. Sarrera doakoa da, eta ez dago izena eman beharrik. Inork interesik balu jardunaldi hauetan azaltzeko, informazio gehigarria webgunean bertan topa dezakezue, eta baita egitaraua ere. Anima zaitezte! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:53, 20 Iraila 2006 (UTC)
[aldatu] Commonseko hizkuntza
Kaixo guztiei! Gaur Catalanezko wikipedia ikusten nengoela zera ikusi dut, {{commons}}ak euren hizkuntzara eginak zeuden orrietara berbideratzen zuela. Aldaketa nik neuk egingo dut, baina gauza da guztia ez dagoela itzulita. Norbaitek ba al daki itzultzea nola den posible? Nik neuk egin nezake lan hori, gutxienez gauza gehienak itzultzen. Eskerrik asko. -Theklan 18:26, 21 Iraila 2006 (UTC)
- Horretarako euskarazko Wikipediak duena bezalako orrialde berezira joan behar duzu, hizkuntza testuak biltzen dituena (testuak hemengo berdinak dira azkenean). Helbidea hauxe da, kontua da itzulpena egin ahal izateko Commons-eko administratzaile izan beharra dagoela... ez dakit zentzu horretan zerbait egin genezakeen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:10, 21 Iraila 2006 (UTC)
- Agian hori lortzea zailagoa da itzultzea baino. Ez dakit, zerbait egitearren zen. -Theklan 21:12, 21 Iraila 2006 (UTC)
- Egokiena Wikipedia bertan osoa itzuli eta ondoren bertara kopiatzea litzateke. Saiatuko naiz enteratzen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:25, 21 Iraila 2006 (UTC)
- Agian hori lortzea zailagoa da itzultzea baino. Ez dakit, zerbait egitearren zen. -Theklan 21:12, 21 Iraila 2006 (UTC)
Ni hilabetez edo Meta-Wikiko administratzailea izan nintzen horrela eskatu nuelako, interfazean gutxieneko aldaketa batzuk egin eta gutxienez non klikatzen nuen jakiteko. Ez nuen lan askorik egin, lehen esan bezala gutxienekoa bakarrik, baina orri honetan egin nuen administratzaile izateko eskaera. Agian interesatuko dizue. Dena den, uste dut commonsekoa ezberdina dela.
TXiKik dioen bezala, Wikipedian bertan dena itzultzea izango litzatekeela egokiena pentsatzen dut eta gainontzeko proiektuetarako bertatik abiatu. Horretarako, interfazearen itzulpena bizkortzeko, wikipedia orri bat sortu genezake eta euskaraz dakien edozein erabiltzaileri itzulpena egiteko aukera eman. —Barrie • (postontzia) 14:27, 22 Iraila 2006 (UTC)
-
- Nik ez dakit nola funtzionatzen duen horrek, (administratzailean lana da, kar, kar!). Hala ere ni prest nago gauzak itzultzeko, ikusi dudanez gehiena esaldi laburrak baitira. -Theklan 22:05, 22 Iraila 2006 (UTC)
[aldatu] Wikiproiektuak eta artikuluak sortzeko tresnak
Kaixo. Duela egun batzuk euskarazko Wikipediako lehen Wikiproiektu bezala sortu nuen Wikipedia:Proiektua:Banderak orrialdea. Batzuek ezagutuko duzue wikiproiektu kontzeptua, azken finean artikulu sorta bat sortzeko ekimen bat dela esan liteke. Horren harian, zuen iritzia jakitea gustatuko litzaidake, wikiproiektu honetaz konkretuki baino, horrelako gehiago sortzeaz; alde batetik, horrelako wikiproiektuak zer iruditzen zaizkizuen, eta bestalde, banderentzako aurkeztutako tresna hori, adibide bezala, lagungarria izan daitekeen artikuluak sortzeko, edo berdin berdin sortu daitezkeen horren laguntzarik gabe. Nire ustez lagungarria da, eta nik erabiltzen dut errazago sortzeko, baina zuen iritzia jakin nahiko nuke, etorkizunean horrelako gehiago prestatzeak merezi duen jakiteko. Mila esker! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:54, 22 Iraila 2006 (UTC)
- Egia esan Aland uhartetakoa hori erabili gabe sortu dut, betiko moduan. Ez dakit azkarragoa den, agian bai... Wikiproiektuen inguruan nik uste dut oso ondo daudela, beste hizkuntza batzuetan badituzte. Hala ere ez gara erabiltzaile gehiegi eta beraz agian ez da hain beharrezkoa. Hori bai, proiektuentzako orrialde bat sortu beharko liteke bat baino gehiago egotekotan eta Azalean lotura bat jarri. -Theklan 23:03, 22 Iraila 2006 (UTC)
- Artikuluak sortzeko tresna hori dela eta, hitz batean: "pasada bat". Eta hori, oraindik ez dudala erabili; erabiltzen hasten naizenean... —Barrie • (postontzia) 23:14, 22 Iraila 2006 (UTC)
- Wikiproiektuen ideia bikaina da, batez ere lankide baten lana beste batzuek ere konprobatu eta gehitu dezaketelako. Proposatutako tresna nahiko zaila ematen du lehenengo begiradan, baina seguru jartzea besterik ez dela. Hori bai, ni banderataz (eta geografiaz) tutik ere ez, beran hurrengo wikiproiektura itxoingo det.Usogorri; (postontzia) 18:02, 23 Iraila 2006 (UTC)
- Ez itxoin! Zuk ere wikiproiektu bat abiarazi dezakezu! -Theklan 22:38, 23 Iraila 2006 (UTC)
- Wikiproiektuen ideia bikaina da, batez ere lankide baten lana beste batzuek ere konprobatu eta gehitu dezaketelako. Proposatutako tresna nahiko zaila ematen du lehenengo begiradan, baina seguru jartzea besterik ez dela. Hori bai, ni banderataz (eta geografiaz) tutik ere ez, beran hurrengo wikiproiektura itxoingo det.Usogorri; (postontzia) 18:02, 23 Iraila 2006 (UTC)
- Artikuluak sortzeko tresna hori dela eta, hitz batean: "pasada bat". Eta hori, oraindik ez dudala erabili; erabiltzen hasten naizenean... —Barrie • (postontzia) 23:14, 22 Iraila 2006 (UTC)
Tresna hori probatu dut eta nahiko ondo dago, baina sorpresa eraman dut azkenean ez zuelako artikulua sortzen baizik eta kodea ematen. Hala ere gustatu zait. Antzeko bat sor daiteke espezieak jartzeko, adibidez. -Theklan 10:30, 24 Iraila 2006 (UTC)
- Pentsatu nuen zuzenean artikulua sortzeko aukera hori, baina horretarako TXiKiBoT erabili beharko nuke adibidez, eta pentsatu nuen kopiatu eta itsastea ez dela asko kostatzen. Dena dela, proposamenak ondo datoz, hobetzen joateko ;) Espezieentzako beste bat sortzen laguntzea nahi baduzu, behar diren datuak eta formatua zehaztu, eta saiatuko naiz laguntzen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:47, 24 Iraila 2006 (UTC)
-
- Wikipedia:Fisika sortu ta gero, zenbait fisikari ospetsuenen listado bat egiten hasi naiz, "fisikari" izenpean. Hau sortzerakoan aurkibidea ateratzen zait. Nola egin dezaket aurkibidea baino alfabetoko letra guztiak gohian ateratzeko? hau da, letra guztiak hor daude, zuk nahi duzunean klik egin eta horretara zuzenean zoaz. Milesker! Usogorri; (postontzia) 19:47, 24 Iraila 2006 (UTC)
[aldatu] Koordenatu eta izenburuei buruzko dudak
Aupa! Barri samarra naiz hemen, eta horrexegatik zerbait egin baino lehen gauzatxo bi itaundu gura nuke…
- Lehenengoa: Namibiaren gaineko artikulua osatzean, herrialde infotaulan hiriburuaren koordenatuak hasieran euskarazko laburduraz (H, E) jarriko nituen, baina konturatu nintzen beste estatuenetan ingelesezkoak (N, S, E, W) ziren erabilitakoak. Beraz, ingelesezkoak (S, E) jarri nituen. Ez dakit ingelesezkoak jartzea adostuta dagoenentz, baina nire ustez euskarazkoak (I, H, E, M) erabili beharko genuke. Honela erabakiz gero, lagunduko nuke infotaulak aldatzen.
- Bigarrena: Nire gogoa “Victoria ur-jauziAK” sortzea zen, baina azkenik “Victoria ur-jauzi” sortu nuen, “ur-jauzi” artikuluko “Victoria ur-jauzi” loturatik hasiz. Badago honi buruzko arau zehatzik? Egon ezean, jarri beharko genuke. Nire ustez “Victoria ur-jauziak” izenburua egokiena litzateke, izen nagusi eta mugatua delako. Wikipedia honetan ikusi ditut “Mediterraneo itsasoa” eta “Karibe itsaso”, adibidez, beraz zehaztu barik dagoela esango nuke. Nik kasu bi hauetan “itsasoa” jarriko nuke. Baina adibidez “Estropada” eta ez “Estropadak” sortu behar litzateke, nire ustez. Zehaztu eta estilo gidan jarri beharko litzateke, eta apurka-apurka guztion artean izenburuak egokitu beharko genituzke.
Agur bero bat Wikipediakide guztiei. Katxijasotzaile; (zuen erantzunak hemen utzi); 18:21, 23 Iraila 2006 (UTC)
- 1. Nik beti euskarazkoak erabili izan ditut, eta horrela ikusi izan dut gainontzeko artikuluetan ere. Hau definitu gabe dago, baina nire ustez euskarazkoak erabiltzea hobetsi beharko genuke.
- 2. Horren inguruan erabaki genuen zerbait, bai. Ez zitzaigun lehen zegoen metodologia hori gustatzen eta hori dela-eta bozketa bat proposatu nuen, beste ideia berri batekin izendatu asmoz. Orrialde honetan ikus dezakezu orduan proposatu eta erabakitakoa. Honenbestez, metodologia aldaketa egin genuela-eta, aldatzen hasi ginen, baina adibidez zuk aipatutak Karibe itsaso hori hortxe da oraindik, zuzendu gabe. Beraz zuzendu beharreko beste izen bat da. Beraz, ez dakit Victoria ur-jauzia (singularra) edo Victoria ur-jauziak (plurala) jarri beharko litzatekeen, baina artikulua behar duela zalantzarik gabe, Victoria ur-jauzi gaizki dago.
- Bestalde, Estropada eta Estropadak artekoarekin zalantzak sortu daitezke baita, nire ustez. Estropada zerbait da? Nik beti Estropadak entzun izan dut... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:39, 23 Iraila 2006 (UTC)
Victoria ur-jauziak izan dira beti, ez? Ur-jauzi hitza hizkuntza gehienetan plurala da, cataratas, falls... Usogorri; (postontzia) 18:48, 23 Iraila 2006 (UTC)
- Bai, nik horrela jarriko nuke. Ur-jauzi behintzat inolaz ere ez. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:50, 23 Iraila 2006 (UTC)
- Hala ere urjauziei buruzko artikulua "ur-jauzi" izenpean dago, a ze kakaoa! Usogorri; (postontzia) 18:57, 23 Iraila 2006 (UTC)
-
-
- Teknikoki euskarazko letrak baldin badaude euskaraz koordenatuak emateko ingelesezko metodoa erabiltzen da orokorrean, gutxienez mapetan. -Theklan 22:40, 23 Iraila 2006 (UTC)
-
-
- Mila esker erantzunengatik. Baina nire ustez, Estropadaren kasuan, Estropada eta ez Estropadak izan behar litzateke, baina ez singularrean, mugabakoan baizik. Beharbada ez da Estropada bat entzuten, baina bai Estropada batzuk, Estropada haiek, Estropada haietan... Hemengo hiztegi guztietan, Harluxet Hiztegi Entziklopedian barne, sarrera Estropada da. Katxijasotzaile; Zuen erantzunak hemen utzi; 09:26, 24 Iraila 2006 (UTC)
[aldatu] Fisika Wikiproiektua
Nere wikijakinduria baino askoz zabalagoa den proiektuan sartuta nago eta sortu dudanetik egun bat pasa barik dagoela, dudaz beteta nago, ay!. Non jarri ditzaket nere galdera guztiak? Ba al dago wikipedian lekurik laguntza behar dugunontzat... Usogorri; (postontzia) 16:22, 25 Iraila 2006 (UTC)
- Hemen bertan bota ditzakezu zalantzak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:44, 25 Iraila 2006 (UTC)
- Milesker TxiKi. Momentuz Barrik konpondu dizkit hainbat arazo (bronka botata, baina konponduta daude), baina gehiago baditut hemen sartuko ditut! Usogorri; (postontzia) 18:11, 25 Iraila 2006 (UTC)
- Fisika wikiproiektua sortu nuenetik (4 egun, nahiko impaciente naz), inor ez du bere izenik eman kolaboratzaile bezala, eta konturatu naiz zuek baino, inorkez dakiela sortu dudanik, beraz, ba al dago azalean edo, ditugun wikiproeiktuen berri emateko posibilitatea? bestela, nola jakin dezaket orain arte fisikako artikuluak sortu dituztenen izenak, mezuren bat usteko ea lagundu nahi duten? Usogorri; (postontzia) 17:13, 28 Iraila 2006 (UTC)
- Milesker TxiKi. Momentuz Barrik konpondu dizkit hainbat arazo (bronka botata, baina konponduta daude), baina gehiago baditut hemen sartuko ditut! Usogorri; (postontzia) 18:11, 25 Iraila 2006 (UTC)
[aldatu] Albisteak
Kaixo wikilariok! Badakit gehiagotan jorratutako gaia dela, baina Albisteak atala nahiko tristea da, bakarrik Wikipediaren ingurukoak ematen baitira. Badakit ere albisteak ematea zaila dela, baina nik uste soluzio bat aurkitu dudala. 2006 artikuluan gutxi gora behera albisteak jartzen dira eta nahikotan gorriz daude gauzak. Agian Albisteak atala birmoldatu daiteke 2006koa agertzeko eta gorriz daudenak betetzeko proposamena egin... zer deritzozue? -Theklan 10:24, 30 Iraila 2006 (UTC)
- Ba arrazoi dezu, nahiko tristea da... baina nire ustez hobeago dugu artikuluetan lan egitea horretan baino. Artikuluak bai daudela triste gehiengoa-eta. Albisteak nahi dituena berria.info edo eitb24.com-era joango da, wikipediara ez da "inor" albisteak bilatzen sartuko Baina beno, bakoitzak bere iritzia Eongo gatxik Kabri, (erantzunak hemen) 18:32, 5 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] "Wikilari bat lanean dago" txantiloia
Wikipedia proiektuan orain bi garenez, badago posibilitatea biok aldi berean zerbait aldatzeko. Horrelako bat lehen gertatu eta nik idatzitako guztia ezabatu zait, beraz, ba al dugu "Artikulu honetan wikilari bat lanean dago" edo antzeko dioen txantiloirik? milesker! Usogorri; (postontzia) 12:19, 4 Urria 2006 (UTC)
- Aupa Usogorri, bai badago. Hau baldin bada zuk nahi duzuna: Txantiloi:lanean.
- --Pello, beldur barik 17:11, 4 Urria 2006 (UTC)----
- Eta nola dakit norbait badagoen artikulua aldatzen edo neri ahastu bazait txantiloia kentzea? udazkena eta biok ez goaz oso ongi batera... ;P Usogorri; (postontzia) 18:18, 5 Urria 2006 (UTC)
-
- Horretarako begiratu historia eta bertan data eta egilea. Horrek lagunduko dizu jakiten. Txantiloia orain dela urte terdi ipini bazen eta geroago aldaketarik ez bada egon argi dirudi inork ez duela hor lanik egiten.--Pello, beldur barik 10:44, 13 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Atariak eta wikiproiektuak
Kaixo, norbaiteko azaldu ahal dit zein den bien arteko ezberdintasuna? Edo non dagoen definituta bakoitza? Mila esker. --Pello, beldur barik 17:25, 4 Urria 2006 (UTC)
- Euskaraz ez dugu ezer idatzita honen inguruan. Gaztelaniazko laguntza orri hauetan gehiago irakurri dezakezu: es:Wikipedia:Portal eta es:Wikipedia:Wikiproyecto. Laburbilduz, atariak azala bezalakoak dira baina gai jakin baten ingurukoak. Wikiproiektuak, ordea, gai jakin baten inguruko informazioa hobetu eta koordinatzeko sortzen dira. —Barrie • (postontzia) 16:09, 6 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Fisika terminologia
Fisika kuantikoa, kuantum fisika edo ta quantum fisika? zein da egokiena? Ba al daki inorrek? Fisika wikiproiektukoek ez dakigu ta! Usogorri; (postontzia) 16:59, 5 Urria 2006 (UTC)
- a aukera (fisika kuantikoa) erabili izan dut beti nik. Ez dut besterik entzun zuk aipatu arte. —Barrie • (postontzia) 15:57, 6 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Euskadiko Egun Ofiziala
Kaixo, ea norbaitek dakien galdera bat egingo dut. Euskadi edo Euskal Autonomia Erkidegoak ez du egun ofizialik? Izan ere, gaztelerazko wikian, País Vasco artikulutik adierazpen hori ezabatu dute, Aberri Eguna abertzaleen eguna dela argudiatuz eta alderdi politiko ez-abertzaleek ez dutela egun hori ospatzen. Orduan, ez dago euskal egun ofizialik? Katalunian Diada ordea eswiki-koentzat Kataluniako egun ofiziala da... Ez dakit zer pentsatu... Eongo gatxik Kabri, (erantzunak hemen) 18:23, 10 Urria 2006 (UTC)
- Berez Euskal Autonomia Erkidegoaren egun ofiziala ez dakit zein den. Argi dagoena da Euskal Herri osoko eguna Aberri Eguna dela. EAEn saiakuntza egon zen estatutuaren eguna ospatzeko, baina ez dut uste aurrera egin zuenik. -Theklan; (zer?) 18:52, 10 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Wikipedia: Embaxada
Zer behar det enbaxadore bilakatzeko? Usogorri; (postontzia) 18:02, 18 Urria 2006 (UTC)
- Kaixo, ni, Willy-rekin batera, euskal enbaxadoreak gara. Willyk orain asko ez duela bizi-seinalerik ematen. Eta ni enbaxadore bezala, esango dizut ez didala ezertarako balio :S Enbaxadore bezala ez dut ezer egin internazionalki (beste wikiekin) ez dakit zer gehiago esan honi buruz Kabri, (erantzunak hemen) 18:14, 18 Urria 2006 (UTC)
- Ilusio egiten zidan ba, embaxadore izatearen kontua, besterik ez! :) Usogorri; (postontzia) 19:52, 18 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Deklinabide bat
Kaixo lagunok! Aspaldi sortu nuen {{Leku geografia zirriborro}} txantiloia, eta bertan bukaeran e bat jartzeko aukera zegoen (adb: Irakeko...). Gauza da kontsonantean bukatzen diren herri asko nan gukatzen direla (benin, afganistan...) eta ez dakit zuzenena Benineko edo Beningo den. Ba al dakizue? Eta bigarrena izatekotan txantiloia konpontzeko soluzio magikorik? -Theklan; (zer?) 18:37, 21 Urria 2006 (UTC)
- Eta bide batez, Barbadosko edo Barbadoseko da? -Theklan; (zer?) 18:40, 21 Urria 2006 (UTC)
-
- Enez, emez eta elez amaitzen diren leku izenei -go atzizkia jarri behar zaie.
- Bokalez, esez,... -ko atzizkia.
- Gainontzeko kontsonanteak (aurrekoetan baten bat ahaztu ez bazait) -eko atzizkia.
- Txantiloia zuzentzeko proposamen moduan aldagai moduan herrialdearen izena pasatu beharrean, herrialdearen nongo aldaera pasatzea proposatzen dizut, hau da, {{Leku geografia zirriborro|Beningo}}, etab.
- Begiratu bestela ere banderentzako sortu nituen txantiloietan ageri diren loturak, hor ondo jarri nituen. Ikusi Wikiproiektu:Banderak orrialdean dauden txantiloiak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:04, 21 Urria 2006 (UTC)
- Beste modu batez konpondu dut. Orain bai e bai g jarri daitezke txantiloian (2 eta 3 aldagaiak). 2an e bat jartzen badugu agertuko da eta ezer ez badugu jartzen ez da agertuko. 3an g jartzen badugu agertuko da eta bestela k bat. Kostatu zait baina uste dut lortu dudala. -Theklan; (zer?) 21:20, 22 Urria 2006 (UTC)
-
[aldatu] Oaxacako Herriko Asanblada Popularra
Epe! Azkenaldian pilpilean dagoen gai bati buruz, Oaxacako liskarrei buruz, Oaxacako Herriko Asanblada Popularra izeneko artikulu bat sortu dut, Asanblea Popular del Pueblo de Oaxacaren itzulpen literal gisa, eta egia esan belarriko min pixka bat ematen dit. Popularra herrikoagatik aldatuko nuke, baina redundante xamarra iruditze zait. Egokia iruditzen al zaizue izenburua? Beste hizkuntzetako wikipedietan gaztelaniazko izen originala uzten dutela konturatu naiz. Zein da euskal wikipediaren politika kasu hauetan (herri mugimenduetan etabar)? Izena itzuli edo dagoen bezala utzi? Milesker arretagatik . -Gorka alustiza; eztabaida
- Gehienak euskalduntzen dira (Langileen Konfederazio Orokorra, adibidez (beno, ez dakit existitzen den artikulu hau, baina adibide bat da)). Hala ere hiri ere Herriko Herrikoiak nahiko itxura eman dit "Bryanen bizitza"ko "Frente Popular del Pueblo Judaico"ren ideiari. Ez dakit egokiena den baina itzulpena nahiko fidagarria da. -Theklan; (zer?) 23:57, 24 Urria 2006 (UTC)
- Berrian APPO Oaxacako Herri Asanblea erabiltzen dute eta nik uste dut egokia dela.--Eliana 07:33, 25 Urria 2006 (UTC)
- Ba agian Elianaren proposamena gehiago gustatzen zait. "Popular del pueblo" (Herriko herrikoia ?!) esaldia pixkat absurdua da, ez bada behintzat Oaxaca fisikoki idenfikatzeko izen bat ("Mexico hiria" bezala). Dena den, aldatu egingo nuke. -Gorka alustiza; eztabaida
- Berrian APPO Oaxacako Herri Asanblea erabiltzen dute eta nik uste dut egokia dela.--Eliana 07:33, 25 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Bozketak ireki edo ez
Jakin nahi nuke ea bozketa pare bat sortzea beharrezkoa den edo ez. Agian eztabaida honetan ikus dezakegu iritzi ezberdinak daudela eta erabakia hartzeko bozkatzea ezinbestekoa dela; edo kontrakoa, inork ez daukala ezer esateko.
Lehena irudiei buruzko izango litzateke, euskarazko wikipedian copyright-a duten irudiak onartu edo ez jakiteko. Ez dakitenentzako azalpen batzuk jarriko ditut: irudi askeekin ez dago arazorik, commons-era igotzen dira, deskribapena eta lizentziari buruzko azalpenak idazten dira eta kitto. Baliteke euskarazko wikipedian askea den batenbat egotea (lanean ari naiz hauek kentzeko), baina commons-era igo behar da.
Copyright-a dutenak, ordea, ez dituzte onartzen commons-en. Printzipioz, wikipedian "erabili daitezke", zerbitzaria AEBetan (Floridan edo) dagoelako eta bertako legeak aplikatu behar direlako. Komatxo artean jarri dut baldintza bat bete behar delako, fair use (arrazoizko erabilera) baldintzetan oinarritu behar dela hain zuzen. Hau da, irudiaren arrazoizko erabilera egiten bada (mugaketa batzuk gehiago dauden arren) erabili daiteke. Ni, irudiak honela erabiltzeren aldekoa naiz, ilustratzerakoan-eta asko laguntzen baitu.
Bigarrena, eztabaida orri honetan komentatu zenari buruz, agian wikilari guztiak ez baitira enteratu. Burokrata eta administratzaileak berregokitzeko beharra dago.
Bi gai hauek denbora daramatenez isilean, pentsatu dut agian denok iritzi berdina (antzekoa hobeto esanda) dugula eta ez dagoela zer bozkatu. Edo egin behar da, bozkatu genuela esateko bakarrik bada ere? —Barrie • (postontzia) 16:25, 28 Urria 2006 (UTC)
- Nik uste dut gai sakonak direlak (batez ere lehenengoa) eta bozketa bat ireki baino lehen onartzearen alde onak eta txarrak ikusi behar direla. Ni Fair Usearen alde nago, baina irakurri dudanez arrazoi sendoak daude hau ez onartzeko. Bestalde ni ere "Ez komertziala" (NC) lizentzia duten irudiak erabiltzearen aldekoa naiz, baina commonsek ere ez ditu onartzen, agian egunen batean wikipedia DVDan aterako dutenez hauek egonda ezin delako DVDa saldu. Beraz agian ez da bozkatu behar baina bai informazioa bildu ondoren erabaki bat hartu. Bitartean, agian, momentuzko erabaki bat har daiteke, etorkizunean aldatuko dena.
- Bestearen inguruan, agian bai, administratzaile gehiago behar dira lana errazteko horretan zabiltzatenei. -Theklan; (zer?) 22:18, 28 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Nabarmendutako artikulua
Kaixo guztioi! Badakit aurretik ere hitz egin dugula honetaz, baina nik uste hilabetero aldatzea nabarmendutako artikulua gutxiegi dela, hau da, denbora gehiegi dago gure azala mugitu gabe eta horrek inaktibitate itxura ematen du. Ez dakit astero aldatzeko gaitasuna dugun, baina egin dezakegu gaztelerazko wikipedian egiten dutena, adibidez, eta asteko herrialdea hautatu, edo Kataluniakoan duten ca:Viquipèdia:Contribució de la quinzena eta ca:Viquipèdia:Traducció de la setmanaren antzeko zerbait. Hauek ez dira egiten zailak eta nahi duenak hobe ditzake artikulu horiek, baina guztiok zerbait jartzen badugu, ahal badugu, behintzat, artikulu txukunak geratuko zaizkigu. Zer deritzozue? -Theklan; (zer?) 11:00, 1 Azaroa 2006 (UTC)
- Bide batez, egon naiz oraintxe Metako "Asteko itzulpena" artikulua begiratzen eta zuen baimenarekin hori ere itzuliko nuke nik eta horretaz arduratu. -Theklan; (zer?) 11:10, 1 Azaroa 2006 (UTC)
- Ba ondo dago gauzak hauek egitea, baina denok parte hartuko dugulakoan, ez betiko "biak" edo "hiruak"... biekin egitea badago, baina azkenean nazkatu egingo dira. "Asteko itzulpena" proiektu polita izango litzateke euwikiarentzat. Kabri, (erantzunak hemen) 16:19, 1 Azaroa 2006 (UTC)
- Egin dut orrialde bat (Wikipedia:Asteko itzulpena) horrekin eta orrialde berdina dago metan. Gainera aste honetakoa itzuli dut euskarara, (Indiaka). Hala ere Aldaketa Berriak atalean zerbait jarri beharko litzateke. Eta nik uste herrialdearena ere egin dezakegula hobetzeko, katalunian dutenaren antzera.-Theklan; (zer?) 16:21, 1 Azaroa 2006 (UTC)
- Ba ondo dago gauzak hauek egitea, baina denok parte hartuko dugulakoan, ez betiko "biak" edo "hiruak"... biekin egitea badago, baina azkenean nazkatu egingo dira. "Asteko itzulpena" proiektu polita izango litzateke euwikiarentzat. Kabri, (erantzunak hemen) 16:19, 1 Azaroa 2006 (UTC)
- Begiratuko dut ;) Kabri, (erantzunak hemen) 16:25, 1 Azaroa 2006 (UTC)
[aldatu] Commonserako lotura
Kaixo berriro! Irudi bat klikatzen dugunean eta hau commonsen dagoenean txantiloi hori bat agertzen da behekaldean. Ez dakit hau non dagoen kokatuta eta ez dut uste aldatu ahal dudanik ez banaiz administratzailea, baina ondo legoke dakienak aldatzea eta jartzea loturaren ondoren ?uselang=eu commonseko gauza batzuk euskaraz agertzeko. Norbaitek egingo al du? -Theklan; (zer?) 23:03, 1 Azaroa 2006 (UTC)
- Egina Abisatu gutxienez egin dut, nik aldatu ezin dudan arren. —Barrie • (postontzia) 13:48, 2 Azaroa 2006 (UTC)
- Beno, abisatzea ez da egitea, baina eskertzen dizut TXiKi abisatu izana! -Theklan; (zer?) 14:07, 2 Azaroa 2006 (UTC)
- Ez dut ongi egitea lortu; beste hizkuntzetako wikietan begiratu dut, eta inork ez du horrelakorik egiten, inork ez du uselang aldagaia definitzen. Begiratuko dut dena dela ea zerbait egin daitekeen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:50, 2 Azaroa 2006 (UTC)
- Beno, abisatzea ez da egitea, baina eskertzen dizut TXiKi abisatu izana! -Theklan; (zer?) 14:07, 2 Azaroa 2006 (UTC)
- Eta esaldi hau agertzan da txantiloi horretan: "beste proiektu batzuekin konpartituta." Konpartituta? ez al da elkarbanatuta? Nik ezin izan nuen aldatu ez dakit non dagoen txantiloi hau-eta. Kabri, (erantzunak hemen) 20:03, 2 Azaroa 2006 (UTC)
- MediaWiki:Shareduploaden dago txantiloi hori. Aldatu dut zuk esandakoa. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:08, 2 Azaroa 2006 (UTC)
[aldatu] Artikulua wikiliburuetan
Arratxaldeon denoi! Wikiliburuetan PHPri buruzko gidatxo bat idatzi berri dut eta hango panorama desertu xamarra iruditu zaidanez, hona jo dut argibide eske. Gaztelaniazko wikilibrosetik kopiatu dut, ez luke copyright arazorik egon behar, ezta? Ez dakit erabili dudan formatua ere egokiena den, eskertetuko nuke zuen iritzia: http://eu.wikibooks.org/wiki/PHP. Aio! -Gorka alustiza; eztabaida
[aldatu] Wikipediari buruzko erreportaia Diario Vascon.
Uep, zein izan da nire sospresa, gosaltzen ari nintzen bitartean, kafetegian zegien aldizkari bakarra hartu, El Diario Vasco, eta azalean wikipediari buruzko erreportai bat anunziatzen dela. Barrura sartu, eta 2 orrialde oso wikipediari buruz, bat gaztelaniaz eta beste euskaraz! Erdarazkoa Antonio Lafuente-k egindako birmoldaketa bat da, baina euskarazkoa gure Wikipedia orriaren kopia osoa da. Ez du inongo idazleren izena ezta iturririk ipintzen artikiluari buruz. Baina titulua: "Wikipedia Wikipediaren arabera". Dena irakurri eta gure Wikipedia orriaren berdin-berdina da. Ahal baduzue irakurri, interneten begiratuko dut igota dagoen. Beno... behintzat publizitatea egiten dio Wikipediari, zeren gure euskarazko wikia ez da inon agertzen. Iritziak zuen esku. Kabri, (erantzunak hemen) 12:33, 3 Azaroa 2006 (UTC)
- Garan ere agertu zen 15.000 artikuluetara iritsi zeneko artikulu xume bat, eta Euskal Telebistako albistegietan ere, bai euskaraz eta bai gazteleraz, eman zuten erreportaitxo bat. Euskarazko Wikipedia hazten doan heinean, gero eta jende gehiagok ezagutuko du, eta ea partehartzea hobetzerik ere badugun. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:00, 27 Azaroa 2006 (UTC)
- Euskal Telebistan ere? Lehena informatzen Gaztesarea izan zen, eta hortik Garak hartu zuen (Albisteak atalean agertzen dira lotura zehatzak). Ez nekiena zen horren berri gero ETBk eman zuenik... ze gauzak! -Theklan; (zer?) 17:06, 27 Azaroa 2006 (UTC)
- ETBkoa urrian izan zen, 15.000 artikulu egin baino lehenago. Proiektuari buruz informatzeko erreportai orokor bat zen, baina interesgarria da komunikabideetan zabaltzen hastea. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:25, 27 Azaroa 2006 (UTC)
- Euskal Telebistan ere? Lehena informatzen Gaztesarea izan zen, eta hortik Garak hartu zuen (Albisteak atalean agertzen dira lotura zehatzak). Ez nekiena zen horren berri gero ETBk eman zuenik... ze gauzak! -Theklan; (zer?) 17:06, 27 Azaroa 2006 (UTC)
[aldatu] Euskal Herriko portala gaztelerazko wikiproyektuan
Sortu berri dut Euskal Herria izeneko wikiproyektua, baina hasi berria naizenez nahiko gaizki atera zait T.T norbaitek lagunduko balit asko eskertuko nioke.
http://es.wikipedia.org/wiki/Portal:Euskal_Herria -Istarí Imhotep; eztabaida 21:27, 2006 Azaroa 8 (UTC)
[aldatu] Hilabeteko argazkiaren truke, asteko argazkia
Kaixo lagunok!
Berri on bat emateko idazten dut hemen. Euskal Wikiatlasean hilabeteko argazkiaren ordez orain asteko argazkia egongo da. Egunero argazki berriak igotzen dira commonsera Euskal Herriaren inguruan eta horiek hainbeste eta kalitate hain onekoak dira ezen astero egongo dela nabarmendutako argazki bat. Lana antzekoa da, bakarrik argazki laukoitza aukeratu behar direla.
Aio! -Theklan; (zer?) 10:47, 24 Azaroa 2006 (UTC)
- Badakit gai nahiko hitzegina dela, baina nik uste azken aldi honetan kalitate artikuluak idazten gabiltzala eta hilabete artikuluaren ordez asteko artikulura pasatzeko garaia dela Azalan... zer uste duzue? -Theklan; (zer?) 15:32, 27 Azaroa 2006 (UTC)
[aldatu] Portal:Basque
Kaixo!
Guztiok dakigu ingelesezko wikipedia munduko handiena dela, baina harri eta zur geratu naiz gaur Portal:Basque ikusterakoan... gure Euskal WikiAtlasak baino informazio gehiago du eta! Nahi baduzue hau da lotura.
-Theklan; (zer?) 17:26, 25 Azaroa 2006 (UTC)
[aldatu] Wikiproiektu berriak
Mitologia eta historiako wikiproiektuak egiteko norbait prest egongo litzateke? Istarí Imhotep 20:18, 28 Azaroa 2006 (UTC)
- Kaixo! Nik uste agian hoberena zuk zeuk horietako bat egiteko prest bazaude zuzenean proiektua proposatzea dela, eta agian behin zeren inguruan lan egin behar den zehaztuta norbait gehituko zaizula. Modu horretan lanean egongo zara berdin-berdin eta agian hau irakurri ez duen norbait edo kide berri batek zure proiektua ikusi eta gehitzen da. Anima zaitez! -Theklan; (zer?) 03:16, 2 Abendua 2006 (UTC)
Beno historiakoarekin hasiko naiz Istarí Imhotep 12:33, 2 Abendua 2006 (UTC)
Beno zeozer nago egiten Istarí Imhotep 11:09, 3 Abendua 2006 (UTC)
[aldatu] Zein lizentzia onartu?
Kaixo guztiei!
Azken aldi honetan Flickr webgunearekin flipatzen nabil. Bertan irudi pila bat agertzen dira, jendeak egina, eta horietako batzuk creative commons lizentzia pean argitaratzen dira. Nire lankide orrian ikusten baduzue, nik ere bertan batzuk argitaratu ditut. Beno, harira... gauza da irudi asko cc-by-nc lizentzia pean argitaratzen direla. Nik ere horrela egiten dut, baina gero nahi ditudan argazkiak commonsera ere igotzen ditut eta bertan horiei esklusiboki cc-by-sa jartzen diet. Gauza da commonsek ez duela onartzen nc irudiak, baina galdera da ea guk zein onartu behar dugun. Adibidez Gaztesareak argitaratzen dituen argazki guztiek lizentzia hori dute, eta herri askotako irudiak argitaratzen ditu, agian interesgarriak izan daitezkenak. Flickerren ere hainbat mendiren argazki politak ikusi ditut baina ezin ditut igo nc direlako... zer egin? Ideiarik?
-Theklan; (zer?) 03:09, 2 Abendua 2006 (UTC)
[aldatu] Nork aldatu ditu?
Nork aldatu ditu Community portal eta Gaurkotasunera ezkerreko zutabean izenak? Edo nire ordenadorea bakarri da? -Theklan; (zer?) 20:51, 2 Abendua 2006 (UTC)
- Nik ere zuk bezala ikusten dut, baina softwarearen arazoren bat behar du izan. Dagozkion kateak itzulita daude: MediaWiki:Portal eta MediaWiki:Currentevents. Arraroa da... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:55, 2 Abendua 2006 (UTC)
- Askotan gertatzen da, baina denborarekin berriz ondo ipintzen da. Kabri, (erantzunak hemen) 20:18, 4 Abendua 2006 (UTC)
[aldatu] Irudiak igotzea
Azken asteetan Wikipediako kideak euskarazko Wikipediara irudiak igo dituztela ikusi dut. Ez zen gomendatu irudiak Commonsera igotzea euskarazko Wikipediako serbidoreak gehiegi ez betetzeko? Etxeorratz, (erantzunak hemen) 15:25, 3 Abendua 2006 (UTC)
- Bai ala da, hona igotzen diren irudi berriak ezabatu egiten dira. Kabri, (erantzunak hemen) 20:26, 4 Abendua 2006 (UTC)
[aldatu] Euskararen nazioarteko eguna... eta gehiago.
Kaixo! Justu pasa den astean bururatzen zitzaidan Euskararen Nazioarteko Egunarena... baina ez nuen ezer jarri. Hala ere uste dut Katalanezko Wikipedian bezala hainbat egun berezitan Wikipediako logoa dekoratu beharko genukela (Ikus hemen: [1]).
Nik uste ideia berdinarekin hainbat data garrantzitsu aipa daitezkela. Nire proposamenak honakoak dira:
- Durangoko Azoka
- Olentzero
- Iturengo ihauteriak
- San Juan suak
- San Fermin
- Gernikako urriko azken astelehena
Zer uste duzue? Ni prest nago diseinuak egiteko... baina ez ditut alferrik egingo gero!
Aio -Theklan; (zer?) 22:04, 3 Abendua 2006 (UTC)
Guztiz ados ideiarekin, baina Danborrada eguna jarri beharko litzateke baita ere nire ustez Istarí Imhotep 22:42, 3 Abendua 2006 (UTC)
- Bai, proposatu egin behar dira egun edo ospakizunak (euskal herri osoan inportantzia dutenak, ez herriko festak adibidez). Gertatzen dena zera da, logoa aldatzeko aurrez eskatu behar da Metan, bertako administratzaileek egin dezaten, eta ez dute beti onartzen, eta gutxiago askotan izango bada. Urtean hiruzpalau aldiz aldatzearekin nahikoa da nire ustez. Adibidez, Aberri Egunean, Euskararen Egunean, Santa Agedan (euskal patroia), Olentzero. Gogoratu logoan, beti Wikipedia esaldia eta entziklopedia askea irten behar duela. Kabri, (erantzunak hemen) 20:25, 4 Abendua 2006 (UTC)
[aldatu] Ø letraren inguruan
Kaixo! Badakit euskarazko wikipedian azentuak eta ez ditugula erabiltzen izenburuetan. Hala ere bada letra bat (Ø), norvegieran erabiltzen dena eta ez dena O-rekiko baliokidea. Ö letra, adibidez, oe moduan idatzi beharko litzateke transliterazioa egiterakoan... eta horregatik ez dakit honekin zer egin beharko genuke. Alde batetik gure teklatuek ez dute letra hori, baina bestetik nahiko berezia da... ideiarik bai? Edo O moduan idazten dugu eta kitto? -Theklan; (zer?) 11:38, 11 Abendua 2006 (UTC)
- Gaztelerazko eta alemanezko wikipedien arabera "oe" moduan idatz daiteke, eta nire ustez honela jarri beharko genuke izenburuetan. — Katxijasotzaile • (erantzunak hemen) 21:02, 11 Abendua 2006 (UTC)
- Guk azentu bat bezala hartu beharko genuke: ó, ò edo ô bezala. Beraz, "o" arrunt bat bezala idatzi. ö, ô edo ò guk "o" arrunta bezala irakurtzen dugu. Kabri, (erantzunak hemen) 12:48, 13 Abendua 2006 (UTC)
- Arrazoi duzu: alemanezko "ö"-a "o" bihurtzen badugu, era berean "Ø"-arekin, kasu bera da eta. — Katxijasotzaile • (erantzunak hemen) 18:32, 13 Abendua 2006 (UTC)
-
-
- Agian une ona da Euskarazko Wikipediaren politika (berezi) horri buruz hitz egiteko. Zergatik ez dira artikulen izenetan euskaraz ez ditugun letra edo azentuak ipintzen? Logikoena da, artikuluen izenean zuzen idatzita agertzea, nahiz eta errazago aurkitzeko azentu/letra gabe birzuzenketa egitea. Frantsesez Ñ ez da existitzen, baina Oñati da artikuluaren izena, ez Onati. Orduan zergatik izan beharko luke Ostfold eta ez Østfold, letra desberdinak badira? Gauza bera gaztelaniazko Briançon eta ez Briancon (nahiz eta Ç ez egon) edo ingeleseko Jože Plečnik eta ez Joze Plecnic (nahiz eta ž eta č ez egon). Zergatik? Jatorrizko hizkuntzan horrela delako eta, garrantzitsuena, euskaraz ez duelako baliokiderik. --josugoni (hemen idatzi) 22:48, 13 Abendua 2006 (UTC)
-
[aldatu] Hezkuntza Softwarea kategoria berria
Egunotan Moodle izeneko artikuluaren gainean aritu naiz lanean eta horren ildotik interesgarria iruditu zait Hezkuntza Softwarea kategoria sortzea. Horregatik zera galdetu nahi dizuet: zein da kategoria sortzeko modua? Nolatan egin nezake kategoria horretako artikulu nagusia? --Abel 10:39, 14 Abendua 2006 (UTC)
Listo! Lortu dut artikulu nagusia sortzea! Datozen egunetan hasiko naiz gai horretakoekin lanean. --Abel 10:11, 16 Abendua 2006 (UTC)