Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Diego Velazquez - Wikipedia

Diego Velazquez

Wikipedia(e)tik

Diego Velazquezen autoerretratua
Handitu
Diego Velazquezen autoerretratua

Diego Rodríguez da Silva y Velázquez (1599ko ekainaren 6, Sibilian (Espainia) - 1660ko abuztuaren 6) margolaritza barrokoaren adierazle nagusi izateaz gain espainiar artearena izan zen baita ere. Izan ere gaur egun Gizadiak edestian zehar eduki duen margolari handienenkotzat hartzen da.

[aldatu] Biografia

1599ko ekainaren 6ean jaio zen Diego Sevillako hirian eta San Pedroko Elizan izan zen baitaiatua (gertaera gogorazten duen plaka bat dago gaur egun bertan). Bera ama Sevillarra eta agian kapare odolduna zen, aita berriz jatorri portugesekoa. Bere aparteko gaitasunak oso gazte zirelarik azaleratu ziren eat hamar urte eskas zituelarik Francisco Herrera Zaharraren (XVII. mendeko margolari ezaguna) mintegian hasi zituen bere margo-ikasketak.

El arte de la pintura-ren (1649) idazle izan zen Francisco Pacheco artista manieristaren ikasle bihurtu zen, bere aurreko maisuarekin bere ikasketak bertan behera utzi ondoren ikasle eta irakasle arteko liskarrak zirela eta.

Zazpi urte ondoren (1617), bere hiriko Margolarien Elkartearen azterketa gainditu zuelarik eta hemezortzi urterekin margolari aske gisa kokatu zen. Pacheco maisuaren eragina ez zen maila piktorikora mugatu, garai hartako jakintsu besteak bezalaxe literatura klasikoaren aditua zen eta hau dela eta Velazquezen maila kultural eta literarioan nabarmenki ikusi omen daiteke kritikoen ustez.

1618an, margolari ezaguna zelarik, Velázquez bere maisuaren alabarekin, Pachecoko Juana, ezkondu zen eta bi seme eduki zituen. Hemeretzi urte zituelarik, Velázquez margolari ezkondu garrantzitsu bat zen eta hurrengo sei urteetan enkargu erlijiosoak jaso zituen bakarrik. Estilo tenebrista bat garatu zuen, Caravaggio bezalako margolari ezagunen eragina argia zelarik. Bere lehen obra garrantzitsua garai horretan El aguador de Sevilla (1620) izenekoa izan zen, non nahitazko argilun baten bidez Velázquezek bere maisutasuna adierazi zuen. La comida (1619) garai honetan baita ere aipatzekoa da, bere estilo naturalista dela eta. Sevillako klase altuetan arrakasta eta bere txokoa egitea lortu zuen bere lehen obrek izan zuten harrera zela eta Melgareko Diego izeneko ikaslea izan zuen baita ere.

El Enano Sebastian de Morra
Handitu
El Enano Sebastian de Morra

Urte horietan gertaturiko erregetza aldaketa zela eta Felipe IV.a, bere aitaren (Felipe III.a) lekukoa hartu zuen eta erret-gorteak berritu zituen, aurretik egon ziren aitonen seme gaztelarren ordez Olivareseko Konde-Dukea jarriz, On Guzmaneko Gaspar izenekoa. Andaluziako semea zelarik Konde-Dukeak gortea gehienbat bere herritarrez, hau da, andaluziarrez, osaturik egon behar zela erabaki zuen. Diego, hau ikusirik, Madrilera joan zen erret-gorteko madrildarrean margolari postu bat lortuko zuelakoan, baina lehen saiakera baten ondoren esku hutsik itzuli behar izan zuen. Bidai honetan Gongorako Luis ezagutuko zuen eta urteak geroago honen erretratua egingo zuen baita ere.

Erregearen margolariaren postua nahi zuen Pacheco maisuak Velázquezentzat, honek artistari bere bizitza artistiko aberatsari heldutasuna ekarriko baitziola baitzekien. Azkenean Diegok Madrilen aurkezteko mandatua jaso zuen, Juan Fonsecak; Felipe IV.aren gorteko andaluziarretako bat; lagundurik. Hain bikaina izan zen erregeari eginiko erretratua non Diegok erret-gortean nahi zuen postua lortu zuela. Bere emaztea eta alaba (bata aurreko urtean hil baitzitzaion), bere zerbitzariekin batera hiriburura eraman zituen egokitze aste batzuen ondoren. Konkretuki Concepción Jerónima izeneko kalean zuen etxera. Felipe IV.ak kamarako giltzazain izendatu zuen lau urteren buruan, esleipen handiago bat eskuratuz honelaxe.

Bere bizitza markatuko zuen gertakaririk garrantzitsuena irestear zegoen ordea. Peter Paul Rubens, Eskola Flandestarreko margolaria, Madrilera joan zen 1628an eta Diegok lagundurik El Escorialeko monastegia bisitatu zuen. Rubensek Italia bisitatzea gomendatu zion bertan Pizkundeko estilo piktorikoan sakontzeko eta bere karrera bira oso bat eman ahal izateko. Velazquezen norabide-aldaketa markatuko obra nagusia, Los Borrachos deiturikoa, Rubensen gomendioak jarraituz egin zuela uste da. Italiara bidaia egiteko baimena lortzen Rubens-ek lagun ziola ere uste dute batzuek.

Bere bi hurrengo urteen lansaria aurreratu ziotelarik, 1629ko abuztuaren 10ean Bartzelonako Portutik irten zen. Honek bere bizitza markatu zuen, XVII. mendean margolari bat Italiara bere ikasketak bukazeko ez joatea pentsaezina baitzen.

1629ko abuztuaren 23an Genovara iritsi zen eta bertan hasi zuen estatu italiar ezberdinen arteko bidaia Erromara iritsi zen arte. Vatikanoko Jauregian hartu zuen ostatu Barberini Kardinalaren babespean, geroago ikuspegi ezinobeak eta erromatar muinoetako batean zegoen Villa Medicisera lekualdatu nahi izan bazuen ere. Inpresionistek "au plen air" pinturaren lehen bi adibidetzat hartzen dituzte bertan margotu zituen "Vistas de la Villa Medicis" izeneko obra. "La Ariadna Dormida"-ren berregintza bat ikusi daiteke horietako koadro batean.

Garai horretako eta baita iraganeko Arte Italiarraren Teoria eta Praktikarekin kontaktu zuzena izan zuen. "La Fragua de Vulcano" bezalako obretan ikus daiteke margolariak bere anatomia ezagupenak hobetu eta testatu egin ahal zituela. Napolesera joan zen gaixo jarri ondoren eta bertan, 1630an erretratatuko zuen, Austriako Hundria Maria eta espainiar margogintzaren adierazle nagusia Italian, Riberako José, ezagutuko zituen. Aipatu beharra dago Austriako Mariaren erretratuarekin 1623an hasi eta 1631an bukatu zen periodo artistikoak amaiera izan zuela, denboraldi hau elegantzia eta bakuntasunak markatu zuelarik.

Bera kanpoan zegoelarik jaiotako Carlos Baltasar printzea margotzeko eskatu zioten Espainiara itzuli zenean, hau da, 1631 urtean. Enkargu honek erakutsiko zioen garaiko mundu artistikoari aurreko etapa bukatua zela, bere estilo ainubetsu (tenebrista) eta besteen eraginpean jaioa beste bati lekua utziko ziola alegia. Honetan giroa argitsuagoa, eszenak aro berrikoak eta askatasun artistikoa nabarmenagoak direlarik. Kolorea biziberritu, berpiztu eta indartsu azaleratuko da. Garai honetakoak dira Palacio del Buen Retiroko zaldi-eskulturak, Bredako errenditzea (1635), Paradako Dorrearentzako eginiko ehiza erretratuak, Felipe infantearenak eta Frantziako Isabel erregin tronukidea.

1633an Francisca, Velazquezen alaba, Mazoko Juan Bautista Martínezekin ezkondu zen, margolaria hay ere. Kamarako ujier lanpostua honi utziko zion Velazquezek, bere alabaren etorkizuna ziurtatzeko asmoz. Urrengo bederatzi urteetan Kamarako Laguntzaile izango da, errege babesa lortuz honekiko zuen gertutasuna zela eta. Beste aldetik, gorte eta erregaren inguruan ezbehar ugari gertatuko dira: Olivareseko Konde-Dukearen jauspena (bere babesle izandakoa), Isabel erreginaren heriotza 1644ean, Frantzisko Pachecoren heriotza (bere maisua), eta 17 urte besterik ez zituela, Baltassar Carlos printzearen heriotza.

Hau guztia ikusirik, 1648an Italiaria itzultzea erabakitzen du atsekabeturik. Oraingoan ez da ikasle moduan joango, espainiako enbaxadore eta artista baizik, beere eskutan misio ofizial ugari izango dituelarik. 1649ko Urtarrilaren 21ean Genovara iritsiko da, Malagatik atera zelarik. Italiar estatu eta printzerrietatik igarongo da bere bidaian, Verones eta Tintorettoren obrak erosiko dituelarik Venezian. Inocencio X erretratuko du erroman, adierazkortasunez betez koadroa argi konstraen joko ezinobearekin. Hain ezaguna den Ispiluko Venusa garai honetan kokatzen duten hainbat teoria dago, autore batzuek ere, bere amorantea zela defendatzen dute; eduki zuen sasikumearen ama, alegia. Maisutasunez erretratatzen du emakume hau, bere izaera ezkutatuz eta bere estiloan hain ohikoa den elementu bat erabiliz, ispilua.

Bere lehenengo bidaian gertatu zen bezalaxe, Genovan lehorreratu zenetik bere estilo piktorikoa guztiz aldatu zen, argitasuna itzuli egin zen berriro ere eta honen bidez perspektiba gehigeituz eta airetiko ikuspegia lortu arte. Estiloan jasandako aldaketa horiek bere heriotzaraino mantenduko zituen.

1651 urtean Espainiara itzuliko zen Velazquez, 1656ean Las Meninas eta Las Hilanderas margotuz. Berak hainbeste desiatzen zuen Santiagoko Ordena jaso zuen 1659an eta hurrengo urteko abuztuaren 6ean; gaixotasun luze baten ondorioz; hil egin zen. Hurrengo egunean San Juan Bautistako elizan lurperatu zuten Santiagoko Ordenaren ohore guztiekin. Bere emaztea zazpi egun ondoren hil zen.

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Diego Velazquez

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com