Sukar
Wikipedia(e)tik
Sukarra edo kalentura gorputzaren tenperaturaren igoera da, 38 gradu zentigradotik gorakoa. 37 eta 37.9 graduen artean dagoenean, aldiz, febrikula hitza erabiltzen da teknikoki.
Sukarra kentzeko tratamendu espezifikoa erabiltzen saiatu behar da, hau da, eragilearen aurkakoa. Hau ezinezkoa denean, kalentura (sintoma) behintzat tratatu behar da (tratamendu sintomatikoa). Izan ere, sukarra (sintoma) bera kaltegarria da gorputzerako.