Severo II.a
Wikipedia(e)tik
Severo II, latinez Flavius Valerius Severus († 307ko irailaren 16), Mendebaldeko Inperioko enperadorea izan zen.
Iliria probintzietako soldadua izan zen Maximianok zesar titulua eman baino lehen, 305ean. Konstantzio Kloro augustorekin batera Erromatar Mendebaldeko Inperioa gobernatu zuen beraz.
306an Konstantzio Kloro hil zen. Severori augusto titulua eman zion Galeriok. Maximianoren semea, Maxentino, matxinatzerakoan, Severo joan zen Erromara matxinada bertan behera uztera. Erromako harresiek geldiarazi zuten. Ravenna hirira joan zen orduan, non Maximianok konbentzitu zuen bere alde jotzera.
307an, Galeriok Italia inbaditu zuen matxinada gelditzera. Orduko Maxentinok Severo hilarazi zuen.