Sentikur
Wikipedia(e)tik
Sentikur edo Emotikono bat oinarrizko ASCII karaktere errenkada (edo irudi txikia) da, hala nola :-), ;o), ^_^ edo :-(, giza aurpegiera edo sentimendu bat irudikatzeko balio duena. Horregatik Aurpegiera izena ere hartzen dute. Sentikurrak interneten erabiltzen den para-hizkuntzaren zati da; e-posta mezuetan, internet foruetan, berehalako mezuetan (txat edo mezuketak) erabiltzen dira, esaldi motz eta bakunak erabiltzen direnez gaizkiulertuak saihesteko. Hainbat lekutan Irrifartxo ere erabiltzen da.
Sentikurrak ulertu edo irudikatzen duten sentimendua ikusteko, burua ezker aldera okertu behar da. Horrela, sentikur oinarrizkoena :-) da, non : begiak diren, - sudurra eta ) ahoa. Sarri begi-aho bikotea bakarrik agertzen da, hau da :) ikurra.
Zutikur edo bertikonoak Asia ekialdeko sentikurrak izendatzeko erabiltzen dira, burua ez baita ezker aldera okertu behar irudia ulertzeko.
[aldatu] Oinarrizko sentikurrak
:-) pozik :-( goibel ;-) begi keinua :-D algaraka :-P mihia kanpoan
Ez hain klasikoak :
:-X mutu :-* muxu :-O garraxika |-O aho zabalka :-o harrituta :-° txistuka :'( negarrez 8-) betaurrekoduna :-\ zalantzan =:-/ punky +:-| Aita Santua :-E oldalkor (haginak erakusten) :-€ banpiro
Sarri, sudur gabe idazten dira:
:) pozik :( goibel :D algaraka XD barrez lehertzen
[aldatu] Zutikur edo Bertikonoak
Zutikur (zut edo zutik + ikur) edo bertikonoak (bertikal + ikono) Japonian erabiltzen sentikurrak dira. Izenak dioen bezala, irudia zutik agertzen da eta ez da zertan burua alboratu behar. Kao Maaku izena ere hartzen dute. Irudi hauek manga marrazkien antza handia dute.
(^_^) edo (^^) edo ^^ pozik (^-^) barrez (;_;) negarrez (@_@) edo O.o edo O_ô edo =.= harridura =^.^= edo >^.^< katua, eta horrenbestez politta edo pottokoa :3 tximua eta horrenbestez bihurria d^o^b pozik erpuruak goruntz ' edo " gehitzen dira lotsa-edo adierazteko ad: ^^' ou ^^" ou -_-' ou -_-" (manga marrazkietako izerdi tanta handia)