San Inazio (Bilbo)
Wikipedia(e)tik
San Inazio Bilboko auzoa da eta hiriko lehen distrituaren barnean aurkitzen da. Iparraldean Erandioko udalerriarekin eta hegoaldean Ibarrekolandako auzoarekin egiten du muga. Auzoak; 65,23 hektareako azalera dauka eta 13.675 biztanle.
Auzoa 1950. hamarkada eta gero garatu zen. Aurretik baserri eta ortuek osatzen zuten. Hamarkada hartan bertan Espainiako estatu frankistako Etxebizitza ministerioaren bitartez, auzo berria eraiki zen "San Ignacio de Loyola" izenarekin. Auzoa bi zatitan eraiki zen. Lehena 1955rako amaitu zen.
XX. mendeko industria iraultzak milaka etorkin ekarri zituen Bilbora. Horietako askok txaboletan bizitzera behartuta egon ziren, etxebizitza nahikorik ez zegoelako. Hauetariko batzuk San Ignazion dagoen Banderas mendian hartu zuten behin-behineko ostatu.
Txabolismoarekin amaitzeko asmoarekin, 1960 ingurura, pertsona hauentzako auzo berri bat eraiki zen Bilbon bertan, Otxarkoagako auzoa. Banderas mendian eraikitako txabolak 1961ko abuztuaren 29an hasi ziren eraisten.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- Lehendakari Agirre etorbidea
- Orixe kalea
- Larrako Torre kalea
- Kanariar Uharteak kalea
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |