Puntuazio zeinu
Wikipedia(e)tik
Puntuazio zeinua mendebaldean idazketa ulergarria egiteko erabiltzen den erreminta da. Gehienetan geldiuneak adierazteko erabiltzen dira.
Eraikuntza lineal bat suposatzen duen komunikazio era bat da idazketa. Guztia aldi berean idaztea ezinezkoa denez, ideiak banatu, hierarkizatu eta ordenean jartzeko beharra dago.
Puntuazio zeinuek idazketa eta ulermena errazten duten egitura bat ematen diote testuari. Honako hauek dira berauen helburuak:
- Testua egituratu.
- Perpaus eta paragrafoak mugatu.
- Ideia nagusiak indartu.
- Bigarren mailako ideiak ordenatu.
- Anbiguotasunak kendu.
Ikurrak | ||
---|---|---|
Puntuazio zeinuak ' apostrofoa • / barra • : bi puntu • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • "" komatxoak • [] kortxeteak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua Beste ikur batzuk @ a bildua • \ alderantzizko barra • % ehuneko ikurra • * izartxoa • ~ tileta • # traola • & ampersand |