Puntu (puntuazioa)
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau idazkerari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Puntu (argipen)
Puntua ( . ) perpaus baten amaiera adierazteko erabiltzen den puntuazio zeinua da.
Puntuaren ostean lerro-jauzia edo paragrafo aldaketa baldin badator, puntu eta aparte deitzen zaio, eta kontrako kasuan, lerro-jauzirik ez badago, puntu eta jarrai deitzen zaio.
Honez gain, puntuak baditu beste zenbait erabilpen:
- Laburdurak adierazteko. Adibidez: etab. eta abar adierazteko.
- Euskaraz, ordena adierazteko ere erabiltzen da: Gaurko lasterketan 5. (edo bosgarren) gelditu naiz.
- Anglosaxoniarrek ez beste guztiek, milatik gorako zenbakietan zifrak hirunaka banatzeko: 2.372.182
- Anglosaxoniarrek zenbaki osoak eta dezimalak banatzeko erabiltzen dituzte: 3.141592
Ikurrak | ||
---|---|---|
' apostrofoa • / barra • : bi puntu • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • "" komatxoak • [] kortxeteak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua Beste ikur batzuk @ a bildua • \ alderantzizko barra • % ehuneko ikurra • * izartxoa • ~ tileta • # traola • & ampersand |