Miraflores zubia
Wikipedia(e)tik
Miraflores Zubia Bilboko Miribilla eta Santutxuko auzoak batzen dituen zubia da.
1995eko apirilaren 28an zabaldu zuten eta zubiaren helburua Bilboko mendebaldeko eta ekialdeko trafikoa koordinatzea da. Hau da, AP-8 autobideko Bilbo-Ekialdea irteera eta Santo Domingoko jaitsiera. Juan José Arenas de Pablo eta Marcos Pantaleón ingeniariek egina da, eta 45 metro dauzka. Zubiak, Miraflores muinoaren izena hartzen du eta etorkizuneko Larreagaburu parkearen ondoan kokatzen da.
Abusuko etxebizitzetatik oso hurbil igarotzeagatik zubiaren eraikitze lanek zailtasun handia suposatu zuten. Rontegi Zubia eraiki zenetik Bilbon egin den zubirik garaiena da. Zubiak bi bide dauzka norabide bakoitzeko.