Leni Riefenstahl
Wikipedia(e)tik
Berta Helene Amalie "Leni" Riefenstahl (1902ko abuztuaren 22 - 2003ko irailaren 8) Alemaniako atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria izan zen, haren filmen estetikarengatik eta zinemagintzan emandako aurrepausoengatik ezaguna. Haren lan ospetsuenak Nazi Alderdiaren aldeko dokumentalak dira. Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, zinema industriak arbuiatu zuen. Hori dela eta, Leni Riefenstahlek argazkilaritzari ekin zion. Itsasoko bizitzaren gaineko filmak ere egin zituen.