Lankide eztabaida:Landalan
Wikipedia(e)tik
Ongi etorri, Landalan, euskarazko Wikipediara: Hau zure eztabaida orria da, beste wikipedialarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu, zure datuak, interesak, hitzegiten dituzun hizkuntzak... jartzeko (zure lankide orria eraikitzeko informazioa lortzeko, ikus orri hau). Lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Wikipediaren Txokoa duzu zure iradokizun edo komentarioak ezartzeko. Wikipedian ere hainbat Wikiproiektu daude, bertan parte har dezakezu nahi izanez gero. Wikipedialari baten galderari erantzuteko, bere eztabaidan egin beharko duzu. Bestela, ez zaio "mezu bat duela" oharra irtengo eta agian ez da konturatuko erantzun egin diozula. Orrialdearen goikaldeko botoietan "+" ikurra aurkituko duzu. Bertan emanez, mezu berri bat sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez ezazu ahaztu, mezuan, zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzea; bestela, ezingo zara identifikatu.
|
Eduki-taula |
[aldatu] Artikuluen formatua
Kaixo eta ongietorri! Ikusi dut lehenengo artikulua sortu duzula eta aldaketa batzuk egin dizkiot formatuan. Komeniko litzateke Estilo Gida irakurtzea, bertan agertzen baitira Wikipedian ditugun formatu hitzarmenak. Baita ere Wikipedia:Politikak artikulua, bertan agertzen baitira hainbat gauza (adibidez, artikuluak ezin direla sinatu eta horrelakoak). Hori zen guztia... aurrera! -Theklan 12:47, 28 Uztaila 2006 (UTC)
[aldatu] Artikuluak
Ongi da saiatuko naiz baina hau dena tutorial guztia ondo ulertzea zail xamarra da. Dena den eskerrikasko zure laguntzarengatik.
[aldatu] Gutxienekoa
Egunon Landalan. Ikusiko zenuen nola gehitu dizkiedan hizkuntzen arteko loturak (interwikiak) eta kategoria zuk sortutako artikulu batzuei. Theklanek esan bezala, komeniko litzateke estilo gida jarraitzea. Badakit berriontzat ez dela erraza hasieran, neu ere izan bainaiz. Eskertuko genizuke gutxienez interwiki bat idatziko bazenu; ingeleskoa aukera ona da artikulu asko baitituzte. Honez gain, kategorizatzea ere ondo legoke. Ez baduzu ulertzen nola funtzionatzen duten galdetu edonori. Erantzunak idazteko, beste lankidearen eztabaida orria erabili behar duzu mezu bat duela jakin dezan, ni zuri egiten ari natzaizun bezala.. Dena den, lan ona. Segi horrela.—Barrie · (erantzunak hemen) 11:20, 31 Uztaila 2006 (UTC)
- Berdinarekin jarraituz, Harry Potterren liburuen argudioa idatzi duzu. Ondo legoke hori baino lehen zenbatgarren liburua den jartzea eta azkenean kategorizatzea ere. Ikusi nola jarri dudan Harry Potter eta Fenixaren Taldea eta jarraitu adibidea. Ondo segi!-Theklan 13:16, 31 Uztaila 2006 (UTC)
[aldatu] Sariak
Aupa bai. Ez, momentuz ez dago sariturik nik dakidala. Izan ere, denbora gutxi darama honek abian eta egia esan horrenbeste gauza ditugu buruan edo egiteko, hori falta zaigu, denbora. Baina zu izan zaitezke lehena.—Barrie · (erantzunak hemen) 14:54, 1 Abuztua 2006 (UTC)