Juba ibaia
Wikipedia(e)tik
Juba edo Jubba ibaia (italieraz Giuba) Somaliako hegoaldeko ibai bat da. Etiopiarekin mugan sortzen da Dawa ibaia eta Gebele ibaiaren elkarketaz eta hegoalderantz doa zuzenean Indiar Ozeanoraino.
Juba ibaiaren ertzak batez ere sabana dira eta duen emankortasunagatik Somaliako eskualderik aberatsena da. Euri gehiena Somalian jasotzen du eta hainbat alditan uholdeak ere sortzen ditu. Jirafak, gepardoak, lehoiak, leopardoak, hienak, bufaloak, hipopotamoak, krokodiloak, elefanteak eta gazelak bizi dira, besteak beste, inguruan.
Ibaiak Jubbada Dhexe eta Jubbada Hoose eskualdeei ematen die izena, eta era zabalagoan Jubalandi.