Jeanne d'Arc
Wikipedia(e)tik
Jeanne d'Arc (1412 - 1431), Orleansko dontzeila izenez ere ezaguna, Frantziako heroi nazionala da eta Eliza Katolikoaren santu gat. 17 urterekin bakarrik, Karlos VII erregea konbentzitu zuen ingelesak kanporatzeko gai zela eta honek bere armadaren buruzagitza eman zion Orleansko setioan, Patayko gudan eta beste hainbat borroketan. Borgoindarrek atzeman zuten eta ingelesei entregatu zieten. Heresiaz akusatu eta sutan erre zuten Rouenen.