Hezur
Wikipedia(e)tik
Hezurra edo ehun oseoa (latinetik: os) animalia ornodun askotan aurkitzen den endoeskeletoko ehun konektibo zurruna da. Lokomozio-aparatuaren ehun sendoak dira, gihar eta tendoiekin elkar lotuta daudenak.
Hezurra, hezurretako ehun nagusiena da; soineko egitura eusten du; barruko organoak babesten ditu, (giharren laguntzaz) mugimendua ahalbideratzen du; eta parte hartzen du zelulen sorreran, kaltzioaren metabolismoan eta mineralen metaketan. Animalia baten hezurrak, hezur guztien multzoak, eskeletoa osatzen dute. Hezurra, kartilagoa bezala, mesodermotik eratorria da. Kartilagoa bestelako osagaiak ditu baina hizkera herrikoian, zenbaitetan kartilagoz osatutako hezurdura batzuei hezur legez izendatzen ditugu. Adibizez arrain kondriktioak (marrazoak eta) hezurdura kartilagoz osaurik dago, benetako hezurra duten arrainak arrai osteiktioak dira, baita tetrapodo guztiakak ere. Hezurdurarako eboluzioak zenbait aukera eskaintzen ditu. Aukera hauek guztiak ez dira guztiz hezurraren pareko funtzioan.
- Exoeskeletoa osatzen dute maskorrek (silize eta kaltzioaz osatutakoak) eta kitinazko exoeskeletoak
- Benetako eskeletoa (hau da, mesodermotik eratorritako babes ehuna) azaltzen zaigu ekinodermoetan. Prorifera (arroak) kaltzio edo silizeskoak diren araztzaz eta spongin zuntzez osatutako sarezko endoeskeletoa dute.
Hezurra osteologiak aztertzen du. Hezurrak aztertzeko zenbait metodo desberdin erabiltzen dira, mazerazioa adibidez. Mazerazioan hezurra garbitu egiten da ontzi-garbigailuz eta lejia duen uran irakiten. Garbiketa amaitzeko eskubila eta xaboia erabiltzen da.
Lotutako gaixotasunetaz arduratzen da nagusiki Traumatologia.
Eduki-taula |
[aldatu] Anatomia
[aldatu] Burua eta lepoa
- Burezurra.
- Orno zerbikalak.
[aldatu] Goiko gorputz adarrak
- Humeroa edo besahezurra.
- Kubitoa.
- Erradio (anatomia).
- Karpoa.
- Metakarpoa.
- Eskuko falangeak.
[aldatu] Toraxa
- Bularrezurra.
- Lepauztaiak.
- Orno dortsalak.
- Saihetsak.
[aldatu] Abdomena
- Orno lunbarrak.
[aldatu] Pelbisa
- Hezur sakroa.
- Ilion.
- Kokzix edo uzkornoa.
[aldatu] Beheko gorputz adarrak
- Femurra edo izterrezurra.
- Tibia edo berna-hezurra.
- Peronea.
- Tarsoa.
- Metatarsoa.
- Oineko falangeak.
[aldatu] Fisiologia
Hezurrek, gihar eta tendoiekin batera giza gorputzaren mugimenduak burutzeko laguntzen dute.
[aldatu] Medikuntza
- Hezurreko tumoreak.
- Hezur-traumatismoak.