Hades
Wikipedia(e)tik
Greziar mitologian Hades, Haides edo Aides (grekoz Άδης edo Άιδης, "ikustezina") hildakoen mundua eta baita mundu hau agintzen duen jainkoaren izena dira.
Erromatarren bere baliokidea Plutoi da (grekoz Πλουτων Plouton, "aberastasuna"). Harribitxiak eta mineral baliotsuak lurrazpian aurki daitezkenez, jainko hau oso aberatsa dela huste da, hortik datorkio Plouton izena. "Hades" askotan kristauen infernua izendatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta berez zerikusi gutxi eduki.
[aldatu] Hades, lekua
Hades bi zatitan banatuta zegoen, zelai eliseoak (gure zeruaren baliokidea) eta Tartaroa (infernua izango litzatekena). Hildakoa Hadesera Akeronte ibaia zeharkatuz heltzen ziren, horretarako Karonte txalupazainari txanpon bat ordaindu behar izaten zutelarik. Txanpon hau hilotzei mingain azpian jartzeko ohitura zegoen, hau egiteko dirurik ez zutenak, betiko Akeronteren ibaiertzean geratzen zirenaren sinismena bait zegoen. Ibaiaren beste aldea Zerbero, hiru buruko txakurrak defendatua zegoen.
[aldatu] Hades, jainkoa
Hades Kronos titanaren semea zen. Hiru arreba zaharrago zituen Hestia, Deméter eta Hera, eta bi anaia gazteago, Zeus eta Poseidon. Zeus heldu egin zenean, bere anai-arrebekin eta lortu ahal izan zituen aliatuekin, gurasoak menperatu zituzten. Garaipenaren ondoren, erreinuak banatu zituzten: Zeus zeruekin geratu zen, Poseidon itsasoekin eta Hades hildakoen munduarekin. Sinbolikoki, bakoitzak objetu bana ere jaso zuen: Zeusek tximistaz egindako lantza bat, Poseidonek hiruortz bat eta Hadesek ikustezin egiten zuen kasko bat.