Goya Sariak
Wikipedia(e)tik
Goya Sariak "Espainiako Zinema Akademia"k urtero Madrilen banatzen dituen zinema premioak dira. Urtarrila eta otsailaren artean ospatzen dute, eta golardoa Goyaren brontzezko irudia da.
20 ekitaldi egin dituzte orain arte (1987-2006).
[aldatu] Historia
- 1987 - Lehen ekitaldia.
- 2003 - Urte hartan, hainbat aktore-aktoresak eta zinema-langilek protesta ekintzak burutu zituzten Irakeko gerraren aurka, Aznar orduko presidentearen aurkako ekitaldi ikusgarria izan zena.
- 2004 - AVT erakundeak (ETAk eragindako biktimak biltzeko asmoz sortutakoa) protesta ekintzak egin zituzten Julio Medem zuzendari donostiarraren, "Euskal pilota" bere pelikula-dokumentala zela eta. Ekitaldi hartan, aipatutako lanak ez zuen saririk lortu, baina bai Javier Agirresarobe eibartarrak, argazki onenarena ("Soldados de Salamina" pelikularekin).
- 2005 - Pablo Malo donostiarrak zuzendari berriaren saria ("Frío Sol de Invierno" pelikularekin) eskuratu zuen.
- 2006 - Obaba pelikulak soinu onenaren saria irabazi zuen.
[aldatu] Markak
- Carmen Maura: Aktoresa onenaren saria aldi gehien (3) lortu duena.
- Javier Bardem: Aktore onenaren saria aldi gehien (3) lortu duena.
- Fernando Trueba, Fernando León de Aranoa eta Alejandro Amenábar: Zuzendari onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
- Alberto Iglesias donostiarra eta Jose Nieto: Jatorrizko musika onenaren saria aldi gehien (6) lortu dutenak.
- Verónica Forqué, Rosa María Sardá eta María Barranco: Bigarren mailako aktoresa onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
- Emilio Gutiérrez Caba eta Juan Diego: Bigarren mailako aktore onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
[aldatu] Kanpo loturak
Kategoriak: Zinema | Sariak | Espainia