Euskalduna Jauregia
Wikipedia(e)tik
Euskalduna Jauregia Bilboko musika gune handiena da gaur egun, bai eta kongresu edo biltzarren bilgunea ere.
[aldatu] Eraikina
Musika motei dagokienez, batik bat opera, musika klasikoa, zarzuela eta musika modernoa eta etnikoa eskaintzen dute. Honetaz gain, antzerkia eta dantza emanaldiak ere ikusgai daude urtean zehar. Guztira bost areto ezberdin ditu biltzar jauregiak, handienak 2200 pertsona har ditzazke gehienez eta txikienak 200 pertsona.
Abandoibarra izeneko eremuan kokatuta dago, Abandoko barrutian. Euskaldunako Zubiaren hasieran dago, eta Bilboko itsasadarrak Deustutik banatzen du. Bihotz Sakratuaren plaza eta Doña Casildaren Parkea bere inguruan daude.
53.000 m2 dauka, hiru solairutan banatuta. Hainbat areto barne hartzen ditu, baina nagusia Auditorioa da, 1.770 m2 daukana eta 2.000 ikusle baino gehiagorako lekua. 1998an eraiki zuten, Dolores Palacios eta Federico Soriano arkitektoek diseinatuta.
Euskalduna Ontziola zegoen lur-sailetan eraiki zuten eta hortik hartu zuen izena. Horrez gain, eraikinaren diseinuak itsasontzi baten itxura gogorarazten du, auditorio nagusirako sarbideeetan ikus daiteke hori. 2003 urtean Munduko Biltzar Jauregi onenari APEX saria jaso zuen.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Euskal Herriko biltzar jauregiak | ||
---|---|---|
Baluarte • BEC biltzar jauregia • Europa • Euskalduna • Kursaal |