Etoumbi
Wikipedia(e)tik
Etoumbi Kongoko Errepublikako ipar-mendebaldeko Cuvvet-Ouest lurraldeko herri bat da. Biztanleriaren ogibide nagusia ehiza da.
Etoumbin Ebola birusaren lau izurrite izan dira azken aldian. Ustez, inguruko ohianetan hilik aurkitutako animalien haragia jatea izan da izurriteon sorburua. 2003an, 120 lagun hil ziren izurrite batean. 2005eko maiatzean izandako beste izurrite baten ondorioz, herria koarentenan jari behar izan zen.