Donostiako Zinemaldia
Wikipedia(e)tik
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia irailaren bigarren hamabostaldian urtero Donostian antolatzen den A mailako zinema jaialdia da, Europan garrantzitsuenetarikoa dena. Egoitza nagusia Kursaal elkargunean du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1953an lehenengo edizioa egin zuten. 1957 urtean eman zioten A maila, Berlin, Cannes eta Veneziako zinema jaialdien parekoa. Horrela, sari nagusia Zilarrezko Maskorra izatetik Urrezko Maskorra izatera igaro zen.
50. Zinemaldian egoitza nagusiz aldatu zen, Victoria Eugenia XX. mende hasierako antzokia utziz. Urumea igaro eta Kursaal jauregia izandatu zen egoitza nagusi, Rafael Moneo arkitekto nafarrak eraikia Zurriola hondartzaren ondoan.
[aldatu] Sari nagusiak
Sail Ofizialean, hurrengo sariak banatzen dituzte, Zinemaldiaren nagusiak direnak:
- Urrezko Maskorra film onenari.
- Epaimahaiaren Sari Berezia.
- Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari.
- Zilarrezko Maskorra aktoresa onenari.
- Zilarrezko Maskorra aktore onenari.
- Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari.
- Epaimahaiaren Saria gidoi onenari.
[aldatu] Donostia Saria
- Gregory Peck (1986)
- Glenn Ford (1987)
- Vittorio Gassman (1988)
- Bette Davis (1989)
- Claudette Colbert (1990)
- Anthony Perkins (1991)
- Lauren Bacall (1992)
- Robert Mitchum (1993)
- Lana Turner (1994)
- Susan Sarandon eta Catherine Deneuve (1995)
- Al Pacino (1996)
- Michael Douglas, Jeremy Irons eta Jeanne Moreau (1997)
- Anthony Hopkins eta John Malkovich (1998)
- Fernando Fernán-Gómez, Vanessa Redgrave eta Anjelica Huston (1999)
- Michael Caine eta Robert de Niro (2000)
- Francisco Rabal, Warren Beatty eta Julie Andrews (2001)
- Jessica Lange, Bob Hoskins eta Dennis Hopper (2002)
- Isabelle Huppert, Sean Penn eta Robert Duvall (2003)
- Woody Allen, Annette Bening eta Jeff Briges (2004).
- Willem Dafoe eta Ben Gazzara (2005).
- Max Von Sydow eta Matt Dillon (2006).
[aldatu] Sailak
- Sail Ofiziala
- Zabaltegi.
- Horizontes Latinos.
- Atzera begirako klasikoa.
- Atzera begirako garaikidea.
- Atzera begirako tematikoa.
- Belodromoa.
- Zinema-eskolak.