Bretainiera
Wikipedia(e)tik
Bretainiera (Brezhoneg) | |
---|---|
Non mintzatzen da: | Frantzia. |
Eskualdea: | Bretainia. |
Hiztun kopurua: | 300.000 |
Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean |
Sorbidezko sailkapena: | Indoeuroparra Zeltiarra |
Estatus ofiziala | |
Hizkuntza ofiziala: | - |
Araugilea | - |
Hizkuntz kodeak | |
ISO 639-1 | br |
ISO 639-2(B) | bre |
ISO 639-2(T) | - |
SIL | BRT |
Bretainiera edo brezhoneg da Bretainian hitz egiten duten hizkuntza tradizionaletako bat, galoarekin batera. Indoeuropar hizkuntza da, multzo zeltikokoa, talde britonikoaren barruan. Galesa eta kornubieraren familia berekoa da, beraz.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Gaur egungo hizkuntza komunitateak 300.000 inguru hiztun dauka eta Bretainia-Beherean (Breizh Izel) kokatuta dago, hau da, Finistère-n, Morbihan-en eta Côtes-d'Armor-en mendebaldean eta Bourg-de-Batz enklabean (Loire-Atlantique).
[aldatu] Dialektoak
- Saint-Pol-de-Léon/Kastell Paol: Finistèreko iparraldean.
- Trégor/Bro Dreger: Finistère-ko ipar-ekialdean eta Côtes-d'Armoreko ipar-medebaldean.
- Cornouaillais/Kerne: Finistère-ko hegoaldean, Côtes-d’Armor-eko hegoaldean, Morbihan-eko zati batean eta Belle-Île en mer/Enez ar Gerveur-en.
- Vannes/Gwened : Morbihaneko lurralde gehienean.
[aldatu] Historia
- 1464an Jehan Lagadec-ek hiztegi hirueleduna egin zuen, Bretoiera, Frantsesa eta Latina kontuan hartuz.
- 1805ean Napoleon I-ak sortu zuen Akademia Zeltikoa (l'Académie Celtique).
- 1807an Jean-François Le Gonidec-ek Gramatika bretainieraduna argitaratu zuen, eta 1821ean Hiztegia.
- 1839an Villemarqué-k "Barzaz Breiz" argitara eman zuen, bretainierazko kantu tradizionalen bilduma.
- 1925etik, Roparz Hemon irakasleari esker, Emzav mugimendua eta Gwalarn aldizkaria abian jarri zituzten.
- 1946an Al Liamm argitalpenak Gwalarn ordezkatu zuen. Beste batzuk ere argitara ekarri zituzten: Skol Vreizh, Emgleo Breiz, Al Lanv, Ar Skol Vrezoneg, Mouladurioù Hor Yezh, An Here edo Evit ar brezhoneg.
- 1950an Kendalc'h kultur-elkartea sortu zuten Kemper-en.
- 1977an Diwan eskolak hasi ziren lanean, Lehen Hezkuntzatik aurrera hizkuntza irakatsiz.
[aldatu] Literatura
[aldatu] Idazleak
- Yann Brekilien.
- Per-Jakez Helias.
- François-Marie Luzel.
[aldatu] Aldizkariak
- Al Liamm (ikusi webgunea).
- Gwalarn (ikusi webgunea).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Langue-bretonne: webgune orokorra
- Hiztegia (Fr-Br)
- Diwan Breizh:Eskolen webgunea
- Bretainierazko webguneak
- Musika bretoia
- Gwalarn-en webgunea
- Al Liamm aldizkariaren webgunea
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |