Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Bilboren berritzea - Wikipedia

Bilboren berritzea

Wikipedia(e)tik

Bilboren berritzea, Bilbok 1980ko hamarkadatik aurrera eramandako berrikuntza prozesuari deritzo.

Eduki-taula

[aldatu] Aurrekariak

Sestaoko ontziola
Handitu
Sestaoko ontziola

Bilbo XIX. mendetik aurrera Euskal Herriko gune industrialik garatuena izan zen, eta Espainiar estatu guztian ezaguna industria horregatik. Altzairugintzarekin loturiko hainbat enpresa erraldoiek lana eta onura ekarri zizkioten hiriari. Industrien tximinia eta kearen iluntasun eta zikinkeria hiriaren itxurarekin bat egin zuten, bertako eta kanpoko biztanleentzat.

1970ko hamarkadako krisialdi ekonomikoak gogor eragin zion Bilbo eta honen inguruko industriari. Enpresa askok porrot egin zuten, pertsona asko lanik gabe utziz, gune industrialak abandonaturik geratu zirelarik. Horrekin batera, kutsadura, eta Bilboko itsasadarraren egoera gero eta okerragoa zen.

[aldatu] Auzoen Berrikuntza

[aldatu] Abandoibarra

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruak
Handitu
Guggenheim Bilbao Museoaren inguruak
Sakontzeko

 Artikulu nagusia: Abandoibarra

Abandoibarra, Euskaldunako ontziola eta Salveko zubiaren artean zegoen guneari deritzo. 1990ko hamarkadaren amaieratik gunea berreskuratzen ari da erabilera desberdineko proiektuekin. Aurretik guneak izandako izaera industriala dela eta, lurrak deskontaminatu behar izan dira. Abandoibarrako proiekturik nagusienen artean Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskalduna Jauregia daude. Erdigunearen berrikuntzarekin batera, auzoen egoera ere hobetu da. Abandoibarrako orubeen salmentarekin lorturiko etekinak, auzoetan berinbertitzen dira. Horrek hiriko gune askoren berreskuratzea posible egin du.

[aldatu] Otxarkoaga

Sakontzeko

 Artikulu nagusia: Otxarkoaga

Otxarkoagan 1990ko hamarkadatik aurrera hogei milioi eurotik gora gastatu da, parke berriak, espaloi zabalagoak, eta orokorrean auzoaren itxura hobetzen.

[aldatu] Bilbo Zaharra

Bilbo Zaharrean ere, udalak, plangintza bat ezarri zuen auzoaren egoera orokorra hobetzeko. Urteetako utzikeriak eta garatutako delinkuentziak egoera penagarrian utzi zuten auzoa. Horrez gain, etxebizitza asko hain zaharrak izateagatik, behera bota behar izan zituzten. Eraikinetako batzuk ez zeuzkaten ez ur-korronterik ezta gaur egun ia etxebizitza guztiek dauzkaten baliabide oinarrizkoenak ere.

Horregaitik, udalak eraikin hauek eraitsi eta berriak eraiki zituen Bilbo Zaharraren mendebaldean, Miribillako auzo berriaren ondoan. Udalak, Surbisa enpresa publikoaren bitartez, etxebizitza asko zaharberritu ditu eta etxebizitzetako lokalak egokitu, auzoan denda berriak zabaltzeko. Auzoan, iharduera artistiko eta alternatiboak sustatu nahi izan dira eta horrela, Urazurrutian BilboArte izeneko aretoa zabaldu zuten.

[aldatu] Bestelako auzoak

Aipaturiko auzoez gain, garapenkeriaren garaian inolako plangintzarik eta ordenik gabe eraikitako auzo gehiago daude urian. Begoñako barrutian dauden Sagarminaga eta Azurleku auzuneak esaterako. 2003 eta 2004 urteen artean Sagarminagako auzunea berriztatu zuen udalak, guztira hamar milioi eurotako kostuarekin. 2006ean hasita, Azurlekuko auzunea berrizten ari da Bilboko udala.

Horrez gain, bilbotarren irizgarritasuna hobetzeko asmoz bestelako neurriak ezarri dira beste hainbat auzotan. Uribarrin arranpa mekanikoak jarri zituzten 2004. urtean.

[aldatu] Etxebizitza berriak

Isozaki Dorreak, Campo Volantinetik ikusiak, 2006ko urrian.
Handitu
Isozaki Dorreak, Campo Volantinetik ikusiak, 2006ko urrian.

Hiriaren berrikuntzarekin batera, etxebizitza berriak eraiki dira, Abandoibarra, Uribitarte, Miribilla, Mina del Morro, Ametzolan eta Elorrietan besteak beste. Etxebizitza horietako asko babes ofizialekoak, merkatu librean eskaintzen diren etxebizitzak baino askoz merkeagoak. Dena dela, zoruaren prezio altuak eraginda, etxebizitza berrietako asko, luxuzkoak dira, metro karratuaren prezioa 9.000 euro/m2-ko delarik.

Munduko beste hainbat hirietako erdiguneei gertatu bezala, eta Bilbok bizi dituen leku falta eta etxebizitzaren prezio altuak eraginda, bilbotar askok, hiritik joan behar izan dute, eta gune metropolitarreko udalerri ezberdinetan etxebizitza merkeagoa topatuz. Guztira 6.000 etxebizitzatik gora eraiki dira azken urteetan.

Etorkizunari begira, udalak 11.000 etxebizitza berri eraiki nahi ditu, Garellano, Bolueta eta Zorrotzaurren. Etxebizitza guzti hauek, gaur egun erabilpen industrialeko lurretan egingo dira, beraz, etxebizitzak eraiki aurretik, zoruak erabilpen berrira egokitu beharko dira, ingurugiroari buruzko kezka handituz.

[aldatu] Udalak aurrikusitako etxebizitza berriak zenbakitan

  • Zorrotzaurre: 5.300 etxebizitza (proiektuan)
  • Miribilla: 3.100 etxebizitza (ia eraikita)
  • Olabeaga: 1.500 etxebizitza (proiektuan)
  • Garellano: 1.200 etxebizitza (proiektuan)
  • Mina del Morro: 1.100 etxebizitza (ia eraikita)
  • Bolueta: 1.100 etxebizitza (proiektuan)
  • Ametzola: 600 etxebizitza (ia eraikita)
  • HH de los Pobres: 500 etxebizitza (eraikitzen)
  • Elorrieta: 300 etxebizitza (eraikita)
  • Errekaldeberri: 300 etxebizitza (ia eraikita)

[aldatu] Azpiegiturak

[aldatu] Aparkalekuen Plangintza Estrategikoa

Areatzako aparkalekuaren eraikitze lanak
Handitu
Areatzako aparkalekuaren eraikitze lanak

Udalak, 2003an aparkaleku berriak eraikitzeko plangintza bat martxan jarri zuen. Horrela, 2007. urtera bitarte, hogeitalau aparkaleku eraikiko dira, 10.000 kotxe baino gehiagorentzako tokia izango dutelarik. Aparkatzeko plaza berri horien prezioa, auzo desberdinetako bizilagunen diru-sarreren araberakoak izango dira, horregaitik erdiguneko plazek prezio garestiagoa izango dute.

Aparkaleku berri hauek, Bilbo guztian zehar eraikiko dira, baina batez ere, erdiguneko Abandoko barrutian. Izan ere, barruti honek dauzka aparkatzeko arazorik handienak, eta kotxe kopururik handiena. Aparkalekuen eraikitzearekin batera, plaza berriak eraikiko dira Campuzano plaza edota Jado Plaza esaterako, eta kotxeak kaleetatik kentzearekin batera, kale batzuk oinezkoentzako gune bihurtuko dira.

Kanpuzanoko aparkalekuaren eraikitze lanak
Handitu
Kanpuzanoko aparkalekuaren eraikitze lanak
Zabalburuko aparkalekuaren eraikitze lanak
Handitu
Zabalburuko aparkalekuaren eraikitze lanak

Plangintzako 24 aparkalekuak:

Eskari ezagatik honako aparkalekuen eraikitzea ezeztatu egin da:

  • San Pedro Plaza (Deustu)

[aldatu] Bilbao Exhibition Centre

Erakustazoka Argalario menditik ikusia.
Handitu
Erakustazoka Argalario menditik ikusia.
Sakontzeko

 Artikulu nagusia: Bilbao Exhibition Centre

Barakaldoko udalerrian eraikitako nazioarteko erakustazoka, 2004ean inauguratu zuten. Erakustazoka moduan erabili daitekeen azalera 155.000 metro karratukoa da. Konplexua sei pabilioi desberdinetan banaturik dago horietako bat Bizkaia Arena aretoa delarik. [Bilbo]]ko azpiegitura asko bezala, erakustazoka udalerritik kanpora atera beharra egon da hirian dagoen leku falta dela eta. Bilboko erakustazoka zaharraren tokian EHUren kanpus berria, San Mames futbol zelai berria eta 1.500 etxebizitza inguru eraikiko dira.

[aldatu] Kirol pabilioi berria

2006an Etxetxuko udal pabilioia zaharkitua ordezkatzeko proiektu berria eskatu zion Idom ingeniaritza enpresari. Izan ere, pabilioia txiki geratu da eta inguruko etxebizitza blokeek ezinezko egiten dute pabilioia handitzea. Proiektu berria 2006ko azaroaren hasieran aurkeztu zen eta Miribillako auzoan eraikiko da. Pabilioi berriak 10.000 pertsona ingururentzako gaitasuna izango du eta hiriko saskibaloi, areto futbol taldeek erabili ahal izango dute. Etxetxuko pabilioi zaharra bien bitartean berriztatu egingo da, eta auzoko polikiroldegi moduan mantenduko da.

[aldatu] Kaleak oinezkoentzako bihurtzea

Munduko beste hiri batzuk bezala, Bilbon ere kaleak oinezkoen gune bihurtzeko joera nagusitu da azken urteetan. 1990ko hamarkadan Zazpikaleetan kotxeen trafikoa mugatu zen auzoaren gehiengoan kotxeen mugimendua eguneko lehen orduetara mugatuz. Horrez gain, hiriko hainbat kale oinezkoen gune bilakatu dira, Ercilla kalea, Iruña kalea... Hiriko beste kale batzuetan, espaloiak handitu egin dira.

[aldatu] Trenbideak

Industria iraultzak trenbideez bete zuen Bilbo. Hiria zeharkatzen zituzten dozena erdi trenbide baino gehiagotik apenas geratzen dira bi gaur egun. Lur gainetik zihoazen trenbideak, orain lurpetik doaz.

[aldatu] Bilboko metroa

Sakontzeko

 Artikulu nagusia: Bilboko metroa

Bilboko metroa 1995ean inauguratu zen bost urtetako lan neketsuen ostean. Metroak hiriaren eta Bilbo Handiaren bizkarrezurra da, eta gune metropolitarreko bidaiak erraztu dute, trafikoa hobetzeaz gain.

[aldatu] Ametzola

Dolores Ibarruri kalea, eta etxebizitza berriak
Handitu
Dolores Ibarruri kalea, eta etxebizitza berriak

1997an Bilbao Ria 2000 erakunde publikoaren bitartez Ametzolako trenbidearen estaltze lanen proiektua aurkeztu zen. Ondorengo urteetan gauzatuko zena. Proiektu hark Errekaldeberri eta Ametzolako auzoa banantzen zituen trenbidea lurperatu egin zuen, eta trenak zeuden tokian parkeak eta etxebizitza berriak jarri.

Lurperatze hau bi faseetan egin da. Lehenengo fasean Trenbidearen Etorbidea eta Ametzolako gunearen erdia lurperatu ziren. Horrez gain, Renfe Aldiriaken Bilbo - Santurtzi eta Bilbo - Muskiz lineen ibilbideak aldatu egin ziren. Aurretik San Mames igaro eta Bilboko itsasadarrarekiko paraleloan jarduten zuten lineok Abandoraino, Abandoibarra eta Uribitarteko guneetan zehar.

Bi gune hauen eraberritzean trenbidea tranbiak ordezkatu du, eta horrela Renferen trenbidea Trenbidearen Etorbide berriaren azpitik desbideratu da. Bi geltoki berri eraiki dira, bata Autonomia deritzana (Trenbidearen etorbidea eta Autonomia Kaleen artean) eta beste Ametzola (Gordoniz eta Trenbidearen Etorbidearen artean).

[aldatu] Basurtu

Basurtuko auzotik Errekaldeberriko auzoraino doan FEVEren trenbidea estaltzeko lanak 2006ko udaberrian hasi ziren. Hiriaren ekialdean kokaturiko hiru kilometrotan zehar hiria bitan banatzen duen trenbidea desagertuko da horrela. Proiektua Bilbao Ria 2000 erakundearen laguntzaren bitartez koordinatzen ari da. Basurtuko Ospitalearen aurrean FEVEren geltoki berria eraikiko da eta trenbidea lurperatzerakoan etorbide berri bat eraikiko da, Renfe Aldiriaken Ametzolako lurperaketan eraikitako Trenbidearen Etorbidearen antzera.

Hasieran egitea espero ez zen arren, Iralabarri auzoko FEVEren trenbidea ere lurperatuko da. 2009rako hiriaren mendebaldeko trenbide guztiak lurperaturik egongo dira horrela.

[aldatu] Abidura Handiko Trena eta Abandoko geltokia

Abiadura Handiko Trenaren Bilboko geltokia Abandoko Indalecio Prieto geltokian egongo da. Udalak geltokia eraikitzeko hainbat aukera kontuan izan zituen, horien artean San Mamesen lurpeko geltoki bat eraikitzeko aukera. Azkenik, Abandon eraikitzea erabaki zen, teknikoki lekurik aproposena izateagatik.

[aldatu] "Metroaren Hirugarren Linea"

Bilbora Atxuritik sartzen den trenbidea desbideratua izango da, horrela Bilboko iparreko auzoetatik lurpeko trenbide berri bat eraikiko da "Metroaren Hirugarren Linea" izenaz ezaguturikoa. Zerbitzua Euskotrenek kudeatuko du ez Bilboko metroak, dena den, egongo diren frekuentziak metroarenaren antzekoak izango dira. Trenbide honekin batera Bilboko aireportura luzatuko da trena.

[aldatu] Tranbia

Sakontzeko

 Artikulu nagusia: Bilboko tranbia

XX. mende erdialderarte Bilbok zeukan tranbia zerbitzua berrezarri zen 2002. urtean. Tranbiak 4,4 kilometroko ibilbidea egiten du hamabi geltokitan zehar. Ibilbide guztia aldi ezberdinetan inauguratu zen. Lehena 2002eko Abenduan Atxuri eta Uribitarte artekoa. Hurrengo urtean Guggenheimerarte luzatu zen tranbia. Ondoren San Mamesera, eta azkenik Basurturarte.

[aldatu] Errepideak

[aldatu] Olabeagako sarbide berria

A-8 autobidea Bilbo parean
Handitu
A-8 autobidea Bilbo parean

"Olabeagako Erlaitza" hiriaren sarbideen plangintza orokorraren proiekturik garrantzitsuena da. Sabino Aranako sarbidea ordezkatzeko asmoarekin, autobide berri bat eraikiko da A-8 autobidea eta Bilboko Basurtu-Abandoko gunea elkartuko dituena. Autobide berri honek inguruko etxebizitzetan izan lezakeen eragina gutxitzeko, ibilbidearen gehiengoa lurpekoa izango da.

Gaur egun, Sabino Aranak sarbideak baino edukiera gutxiago izango du, hau dau, kotxe gutxiago sartu-irten ahal izango dira autobide honetatik. Zaha Hadid arkitektuak Olabeagako auzorako egindako proiektuaren arabera, bi errei zehaztu zituen autobideko norabide bakoitzarentzako (Sabino Aranako sarbidearen edukiera berdintzeko hiru errei beharko lirateke).

[aldatu] Errekaldeko bidezubiaren eraisketa

Olabeagako sarbide berriaren eraikuntzarekin batera, Errekaldeberriko auzoaren gainetik igarotzen den bidezubia eraitsiko da. 1970ko hamarkadan eraikitako bidezubi honek, bitan banatzen du auzoa eta etxebizitza bloke askoren ondo-ondotik igarotzen da tarte batzuetan. Bizkaiko Foru Aldundiak 2014erako aurrikusten du bidezubiaren eraisketa, behin Sabino Araneko sarbidea eraistean.

A-8 autobidearen tarte berria (Larraskitu eta Zorrotzako auzoen artean), mendebalderago eraikiko da, Errekaldeberri eta Peñascaleko auzoen artean. Erliebearen malkartasuna dela eta, autobide berri honen gehiena lurpetik joango da.

[aldatu] Supersur, hegoaldeko sahiesbidea

[aldatu] Bilborako sarbideen plan orokorra

Aurretik aipaturiko autobide eta errepide berriekin batera, azken urteetan udalak beste hainbat proiektu txikiago egin ditu. Enekuriko tunelek esaterako hiriaren ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko trafikoak bideratzen dituzte. Bestalde Santo Domingoko autobideak eta Miraflores zubiak hegoaldeko trafikoak bideratzen dituzte.

Hurrengo urteetan Enekuriko autobidean zabaltzeko falta den tartea eraikiko da.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu