Bilboko aireportua
Wikipedia(e)tik
Bilboko aireportua Loiuko udalerrian dago eta Bilboko aireportua da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Loiu eta Sondikako aireportua eraiki aurretik beste kokaleku bat pentsatu zen Bilboko aireportua ezartzeko, Galeako labarretan alegia. Dena dela 1930ko hamarkadan Sondikako lehen aireportu xumea eraiki zen.
Aireportuko gaur egungo terminala Santiago Calatrava arkitektuak diseinatua da. Daukan formagatik "Usoa" ezizenez ere da ezaguna, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. 1997an zabaldu zuten eta Sondikako terminal zaharra ordezkatu zuen. Gaur egun, Sondikako terminala zama trafikoarentzako erabiltzen da. Terminal berriaz gain, kontrol dorre berria ere eraiki zen, arrano baten formakoa. Kontrol dorre zaharra terminal zaharraren ondoan mantendu da.
Gaur egun, hiritik aireportura Bizkaibus zerbitzu zuzena dago, ordu erdiro Termibusetik irtetzen dena. Etorkizunari begira, aireportua eta Bilbo trenez lotu nahi dira. Horretarako, EuskoTren konpainia publikoaren trenbidea luzatu egingo da, eta Artxanda mendiaren azpitik tunel berri bat eraikiko da.
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
Terminalak guztira sei finger dauzka, eta bi pista, 12-30 pistak guztira 2.600 metroko luzera dauka, eta 10-28 pistak 2.200 metroko luzera. Guztira hegazkinentzako hamar plataforma daude. Terminalaren alboan, autoa dohainik aparkatzeko lurpeko aparkaleku bat eraiki zen, guztira 3.000 autorentzako tokia duena. Mungiako autobide berria eraiki zenean, aireportura zuzenean doan sarbide bat eraiki zen.
Aireportuaren IATA kodea BIO da, eta ICAO kodea LEBB.
[aldatu] Aireportuan dauden hegazkin konpainiak
Bidaiariak | ||
---|---|---|
Urtea | Bidaiariak | |
|
||
1992 | 1.448.691 | |
1993 | 1.315.551 | |
1994 | 1.425.822 | |
1995 | 1.601.974 | |
1996 | 1.794.586 | |
1997 | 2.025.339 | |
1998 | 2.123.305 | |
1999 | 2.252.361 | |
2000 | 2.556.373 | |
2001 | 2.491.770 | |
2002 | 2.463.698 | |
2003 | 2.850.524 | |
2004 | 3.395.773 | |
2005 | 3.843.253 |
Azken urteetan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakada aireportuak eginiko hegaldi kopuruaren handitzea ekarri du. Guggenheim Bilbao Museoaa ireki denetik europa osoko konpainia berriek hegaldiak eskaintzen dituzte Bilbotik. Euretarik gehienak kostu baxuko hegazkin konpainiak dira, baina beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnak ez dute inolako diru laguntzarik jasotzen.
Konpainiak honakoak dira:
- Aer Lingus
- Air Berlin
- Air Europa
- Air France
- Alitalia
- Easyjet
- Hapag Lloyd Express
- Iberia
- Iberworld
- Lufthansa
- Portugalia
- SN Brussels Airlines
- Spanair
- Vueling Airlines