Berria
Wikipedia(e)tik
Berria | |
Egunkaria | Berria |
Sortze urtea | 2003 |
Mota | informazio orokorra |
Saltzen den lurraldea | Euskal Herria |
Editatzen den hiria | Andoain |
Hizkuntza | Euskara |
Maiztasuna | egunero |
Argitaratzea | Goizez |
Argitaletxea | Euskal Editorea S.L. |
Zuzendaria | Martxelo Otamendi |
Berria euskara hutsean argitaratzen den eta Euskal Herri osoan irakurgai dagoen egunkari bakarra da, Euskaldunon Egunkaria itxi ostean sortua. Egunero argitaratzen dute, astelehenetan izan ezik.
2003ko ekainaren 21ean kalera atera zen lehenengo zenbakia. Egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean kokatua dago eta ordezkaritzak dauzka Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Baionan.
2006ko irailaren 8an 1000. alea kaleratu zuten.
Eduki-taula |
[aldatu] Gehigarriak
- "Igandea+Egitura": igandeetako gehigarria. Barnean "Egitura" ekonomia gehigarria integratuta darama.
- "Mantangorri": umeentzako gehigarria.
- "Matraka": gazteentzako gehigarria.
[aldatu] Hitzak
2001eko abenduaren 18an, eta "Egunkaria"ren laguntzaz, kaleratu zuten "Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza" lehenengo aldiz. 2003tik aurrera, "Berria"k ekin dio eskualdeko egunkaria gehiago ateratzeari: "Oarsoaldeko Hitza" (2003ko ekainaren 24an), "Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza" (2003ko azaroaren 11an), "Urola Kostako Hitza" (2004ko otsailaren 20an), "Goierriko Hitza" (2004ko urriaren 4an), "Irutxuloko Hitza" (Donostialdean, 2005eko otsailaren 17an) eta "Busturialdeko Hitza" (2005eko abenduaren 15ean).
[aldatu] Blogak
2005ean hasi ziren funtzionatzen "Berria"ren langile batzuk abiatutako blogak.
[aldatu] Sariak
- 2003ko abenduaren 13an "Mundua" sailak "Joan B. Cendros" kazetaritza saria eskuratu zuen, Kataluniako hauteskundeetan egindako lanagatik.
- 2004ko urtarrilaren 23an egunkariak "Merezimenduzko Argia" saria eta bertako "Mundua" sailak prentsa idatziaren saria eskuratu zuten.
- 2004ko ekainaren 5an "Mundua" sailak beste sari bat lortu zuen, oraingoan MIDAS elkarteko izen berekoa.
- 2004ko uztailaren 3an "Mundua" saileko erredaktoreburua den Jose Mari Pastor-ek "Rikardo Arregi" kazetaritza Sari Nagusia irabazi zuen.
- 2005eko urtarrilaren 28an Iñigo Aranbarri kazetari eta idazleak ("Hizlandia" artikulu sorta) prentsako "Argia" saria jaso zuen.
- 2005eko maiatzaren 21ean Martxelo Otamendi zuzendariari "Torredembarra Hiria" sarietako bat eman zioten.
- 2005eko uztailaren 2an Martxelo Otamendik "Rikardo Arregi" sarietako ohorezko aipamena eskuratu zuen.
- 2006ko urtarrilaren 27an Fermin Etxegoien kazetari eta idazleari ("Ekografiak" artikulu sorta) prentsako "Argia" saria eman zioten.
- 2006ko uztailaren 1ean "Harian" saileko kazetaria den Imanol Murua Uriak "Rikardo Arregi" kazetaritza Sari Nagusia eta "Plaza" saileko Ekaitz Agirrek "Kazetari Berria" saria eskuratu zuten.
[aldatu] Kanpo loturak
- Berria egunkariaren webgunea
- Berriaren blogak
- Berriak sortutako webgune bereziak
- Matraka gehigarria
- Goierriko Hitza
- Irutxuloko Hitza
- Oarsoaldeko Hitza
- Tolosaldeko Hitza
- Urola-Kostako Hitza
Egunkariak | ||
---|---|---|
Euskal egunkariak: Berria • Deia • Diario de Navarra • Diario de Noticias • El Correo • El Diario Vasco • Gara • Hitza • Le Journal du Pays Basque • Noticias de Alava • Noticias de Gipuzkoa Espainiar egunkariak: ABC • El Mundo • El Pais • La Razon • La Vanguardia • El Periodico Frantziar egunkariak: Aujourd'hui en France • France Soir • La Croix • La Tribune • Les Echos • Le Figaro • Le Monde • L'Humanite • Liberation • Sud Ouest Kirol egunkariak: As • El Mundo Deportivo •L'Equipe • Marca • Sport Doako egunkariak: 20 Minutos • 20 Minutes • ADN • Direct Soir • El Nervion • Metro • Que! |