Basurtu-Zorrotza
Wikipedia(e)tik
Biztanleria (1987-2004) | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1987 | 34.500 | |
1988 | 34.683 | |
1989 | 34.626 | |
1990 | 34.500 | |
1991 | 34.000 | |
1992 | 34.004 | |
1993 | 34.234 | |
1994 | 34.304 | |
1995 | 34.280 | |
1996 | 33.526 | |
1997 | 33.735 | |
1998 | 34.163 | |
1999 | 33.894 | |
2000 | 33.788 | |
2001 | 33.810 | |
2002 | 33.850 | |
2003 | 34.059 | |
2004 | 34.171 |
Basrutu-Zorrotza Bilboko barrutia da. Iparraldean Barakaldoko udalerriarekin, mendebaldean Alonsotegiko udalerriarekin, ekialdean Ibaizabal ibaiarekin eta hegoaldean Errekaldeko barrutiarekin egiten du muga. Barrutiak guztira 708,98 hektareako azalera dauka, eta 34.171 biztanle.
Bost auzotan banatzen da, Masustegi, Basurtu, Zorrotza, Altamira eta Olabeaga. Bilboko ospital nagusia barruti hontan aurkitzen da Basurtuko Ospitalea, XIX. mendearen bukaeran Bilboko kanpoaldeko lurretan eraikia.
Bilboren azpiegitura handiak biltzen dira barruti hontan, esaterako Bilboko Nazioarteko Erakustazoka edota San Mameseko futbol zelaia.
[aldatu] Barrutiaren eraberritzea
Udalak barrutia berriztu eta azpiegiturak hobetzeko egitasmo ugari dauzka. Gaur egun, A-8 Autobideko Sabino Arana etorbideko hirirako sarbidea eraitsi eta Olabeagako auzoaren azpitik eraikiko da lurpeko sarbide berria.
Horrez gain Garellano eta Olabeagan etxebizitza berriak eraikiko dira, 2.500 inguru.