Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Arkitektura erromatar - Wikipedia

Arkitektura erromatar

Wikipedia(e)tik

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Maison Carrée deritzan tenplu erromatarra, Nimes
Handitu
Maison Carrée deritzan tenplu erromatarra, Nimes
Ordena klasikoak (Entziklopedian)
Handitu
Ordena klasikoak (Entziklopedian)

Arkitektura erromatarra Antzinako Erromak eraikitako arkitektura da.

Bere historiaren lehen mendeetan zehar, Toskanako eta Umbriako lurraldeetan bizi zen etruriar herri indoeuroparrak menperatu zuen Erroma politikan eta kulturan. Grezia Handia (Magna Graecia) konkistatu ondoren, zuzeneko harremanak izan zituzten erromatarrek Greziako kulturarekin, orduz gero gehiago baloratu zutelarik arte adierazpen oro. Greziarren eskutik ikasi zuten arkitektura-ordenen erabilera, ordena hauek egituran baino dekorazioan bideratu bazituzten ere.

Inperioa Ekialderantz hedatzean ezagutu zituzten erromatarrek neurrigabetasuna eta aberastasuna. Halatan, berezko zituzten elementu tradizionalak greziarrengandik eta Ekialdeko herriengandik jasotakoekin batu eta Erromaren boterearen eta menpeko herrien aurrean zuen nagusitasunaren adierazpide izan zen Inperioko arkitektura. Ez zen, ordea, meritu hura horretara mugatu; pragmatismoa eta edertasuna batzen zituen joerak bultzaturik, eraikuntza moderno aurreratuenen moldeko obrak eraiki zituzten erromatarrek, eta artearen eta ingeniaritzaren eredu dira egun ere obra horiek.

Eduki-taula

[aldatu] Arkitekturaren ezaugarriak

Teknika aldetik, material egokienen (harri, adreilu, hormigoiaren) eta egitura mailako atal egokienen (arku eta gangen) arteko batasunaren ondoko emaitza ezin hobeak erakusten ditu eraikuntza erromatarrak.

  • Materialak: Harlandu eta adreilu ezagunez gainera, material berri bat erabili zuten erromatarrek: hormigoia, harriz eta karez eginiko orea, oso gogorra. Merkea eta moldagarria zen hormigoia, eta beroan isurtzen zen enkofratu batek eutsiriko molde baten barnean. Hormigoia hoztean gogortu egiten zen eta moldeko bi pareten tankera hartzen zuen. Material hau pobrea zenez, marmolez eta iztukuz estaltzen ziren ondoren ia eraikin guztiak.
  • Elementuak: Erdi-puntuko arkua, erdi-zirkularra, eta mota askotako gangak (erdiesferikoak, kanoi-gangak, kupulak eta, baita ere, ertz-gangak) izan ziren erromatarrek etruriarrengandik jaso eta erabili zituzten oinarrizko arkitektura-atalak. Mota askotako egituretan bideratu zituzten elementu haiek (estolderiak, tenplu handiak, termak, basilikak).

Dekorazio-elementu gisa erabili zituzten ordena greziarrak, korintiarra nagusiki, eta ordena berri batzuk bideratu zituzten:

  • Ordena toskanoa: Greziar doriar ordenan oinarritzen da baina honek harroina eta fustea leuna ditu, eta frisoan ez ditu ez metoparik ez trigliforik.
  • Ordena elkartua edo konposatua: Joniarraren (kiribilduren) eta korintiarraren (akanto-hostoen) arteko konbinaziotik sortua.

Arkuak eta atalburuak, frontoi bihurriak eta friso ganbilak erabilita amaiera eman zioten erromatarrek Greziako eraikinen estetika lasaiari, eta eraikin asimetriko eta, aldi berean, guztiz dinamikoak egin zituzten.

Kanpoaldearen gainetik barnealdea eta plastikotasunaren gainetik funtzionaltasuna hobetsi zituen espazio-kontzeptuaren zerbitzura zeuden materialak eta elementuak. Gizarte eta politikaren antolamenduaren arabera, ezinbesteko gertatu zen gizabanakoa Inperioko partaide sentiaraztea; baina, era berean, ondo gogoan eduki behar zuen partaidetza hori izugarri txikia izango zela beti Inperioaren handitasunaren aldera; horregatik bideratu zituzten erromatarrek hain eraikin eta esparru itxi handiak Hori bera sentitu behar zuen Urbseko biztanleak eta, hark bezala, urrunekoak ere. Urruneko hiritarrari begira eraiki zituzten ingeniaritzako obra handiak (galtzadak, zubiak, etab.), hiriarekiko komunikazioak okerrik izan ez zezan.

[aldatu] Hiria

Menperatutako lurraldearen antolakuntza zen konkista ondoren eman beharreko lehen urratsa. Kanpamentu militarren arau-ordenara ohituta zeuden erromatarrak, eta haien araberako antolamendua bideratu zuten espazio handien (nekazaritza-eremuen) eta espazio txikien (hirien) banaketa zehazterakoan.

Hiri-esparruari berari dagokionez, Erroma izan zen hiri nagusia, hiri guztien hiria (Urbs). Erroma hiria izan zen hiritarraren bizimodua erraztu, politika garatzeko lekuak eskaini, negozioak egiteko tokiak antolatu, eta aisia eta jolaserako guneak egokitu nahi zituzten hiri erromatar guztiek jarraitu beharreko eredua. Estratega handiek (Sila, Zesar eta, batez ere, Augustok) hiria edertzeko ideia bultzatu zutenean hasi zen hura edertzen, eta Inperio osoko erdigune distiratsu eta ereduzko bihurtu zen.

Oin berriko hiriak Erromaren izpirituari jarraituz antolatu ziren; baina ez zuten eredutzat hartu haren antolamendu irregularra eta nahasia. Koadrikula erregularreko planoa egin zuten, Hipodamo Miletoko grekoak jada k.a. V. mendean erabili zuen eredua hain zuzen ere, guztiz bat baitzetorren hura erromatarrek ordenari buruz zuten ikusmoldearekin. Beren tradizioei jarraiki (asturuak, superstizioak), perpendikularrean eraturiko bi bide luze trazatu zituzten hirien sortzaileek: cardus maximus, Iparraldetik-Hegoalderako norabidean, eta decumanus maximus, Ekialdetik-Mendebalderako norabidean. Bidegurutzean, edo elkargunetik ahal zen hurbilen, foroa -politika, kultura eta merkataritza-gunea- egokitzen zen.

[aldatu] Hiriko azpiegiturak

Mota askotako ingeniaritza-obrez hornituta zeuden hiri erromatarrak:

  • Harrizko eta hormigoizko harresi sendoak, hiri-esparrua babesten zuten dorreez hornituak.
  • Osasuna ziurtatzen zuten estoldak eta iturriak (estolda handiak, Erromako Cloaca Maxima bezalakoak; ibaietan isurtzen ziren, eta beste mota bateko hodien bidez baliatzen ziren urak nahas ez zitezen).
  • Akueduktuak hiriak hornitzeko erabiltzen ziren. Ura beherantz joaten saiatzen zen grabitatearen indarraz baliatuz eta horrela presio handia eduki zezan. Hiriaren kanpoaldean amaitzen zen akueduktua eta ura urtegi batzuetan pilatzen zen, nondik hiri osoa hornitzen zen. Drainaje sistema baten eta, zeramikazko eta berunezko hodien bitartez heltzen zen ura etxeetara eta iturrietara. Gainera igarotzen giltzak jartzen ziren hornikuntza ixteko.
  • Galtzada-sare handiak ziurtatzen zuen hirien arteko eta metropoliaren eta gainerako hirien arteko komunikazioa. Hasieran galtzadak armadak eginak ziren joan-etorriak errazteko. Baina denboraren poderioz, merkataritza eta hirien sorkuntzak galtzada gehiago egitea eragin zuten. Galtzadak lerro zuen bat jarraitzen zuten, hiri batetik bestera modu zuzenean joateko. Galtzadak lau geruzez eginda zeuden: lurraren gaineko lehenengo gainazala lurrez eta harriz nahasturik egin zegoen; honen gainean harri, errekarri eta mortairuzko konposaketa bat jartzen zen; hirugarrena lokatz, zementu eta buztinezko adreilu zatizkoa zen; eta azkenekoa harrizko galtzadarriz eginda.
  • Zubi bikainak eraiki ziren galtzada haietan. Zubiak bere kalitate, tamaina eta arkuen formagatik hoberenak izan ziren.
Etxe edo Domus tipikoa
Handitu
Etxe edo Domus tipikoa

[aldatu] Etxea

Erromako etxebizitza tradizionala erdialdeko esparru handi baten inguruan egituratzen zen; atrium deitzen zitzaion aldeari. Irekia zen gainaldetik eta irekidura hartatik (compluvium) sartzen ziren airea eta euri-ura. Impluvium izeneko urmaelean jasotzen zuten ura. Haren inguruan egokitzen ziren gelak eta jangela; tablinum izenekoa, zen garrantzitsuena.

Greziarren eraginaren ondorioz, peristiloa eratxiki zioten etxeari atzealdean, eta bizitza pribaturako mugatu zen alde berri hau. Gizarte maila aberatseko erromatarrek erabiltzen zuten etxebizitza mota hau, luxu handiago nahiz txikiagoz. Beraz, ez da hau etxebizitza-eredu usuena.

Biztanle zibil gehienak lau edo bost solairuko blokeetan bilduriko etxebizitza txikitan bizi ziren. Insulae deitzen zitzaien etxe haiei. Ostian kontserbatu dira etxebizitza mota honetako zimenduak eta hormak.

[aldatu] Tenpluak

Erromatarrek etruriarrei ikasitako eraikuntza-tradizioa eta molde zaharrak kontserbatu zituzten. Eredu tradizional haren arabera eraiki zituzten tenpluak.

Harroin altu baten gainean eraikitzen ziren tenpluak, eta eskailerak ezartzen plataforma hartara igotzeko. Atariak egiten zion sarrera tenpluari aurrealdetik, eta habeartea edo cella zabaltzen zen ondoren. Greziarren peristiloa erabili nahi izan zutenean, oztopo baten aurrean gertatu ziren: cellako hormek harroinaren atal batzuk okupatzen zituztela; soluzio pragmatiko bat bururatu zitzaien: hormari itsatsirik bideratu zituzten zutabeak, eta aurrez aurre ikuspegi garbia eskaintzen zuten tenplu sasiperipteroak sortu zituzten horrenbestez. Hormigoiari esker, ikusgarritasun handiko tenplu ez-tradizionalak eraiki zituzten. Horien artekoa da Panteoia,begi handi batek argitzen du tenpluaren barrualdea; marmolezko inkrustazioekin apaindutako begi hau kupularen giltzarrian dago. Kupulako kasetoiak, kupularen pisua arindu egiten dute eta itxura estatikoa eta lasaia ematen diote.

[aldatu] Gizartearen aisiarako eraikinak

Teatroak, anfiteatroak eta zirkuak ziren erromatarren aisialeku nagusiak. Errepublikaren garaian, genero zakar eta ez-gomendagarri irizten zioten antzerkiari, eta k.o. I.mendera arte ez zuen berezko eraikinik izan.

[aldatu] Teatroa

Greziakoak ez bezala, osorik eraikitzen ziren teatro erromatarrak. Cavea eta orkestra erdi-zirkularrak ziren, eta hiru ataleko arkitektura kutsuko oihal handi batek ixten zuen orkestra. Hispania erromatarrean Méridakoa zaindu da; berriturik dago, eta udako jaialdietan erabiltzen da.

Koliseoa edo Anfiteatro Flaviarra, Erroma
Handitu
Koliseoa edo Anfiteatro Flaviarra, Erroma

[aldatu] Anfiteatroa

Anfiteatroa da erromatarrek bereziki sorturiko eraikina. Ikuskizun odoltsuei begira eraiki zuten (gladiadoreen arteko borrokak edo piztien aurkakoak). Oin eliptikoduna, harmailez inguratzen zen. Arranpa eta eskailerez komunikatzen ziren harmailak korridoreekin. Honek gune ia zirkularra zuen erdian (arena) eta honen azpian zenbait gela egiten zituzten (carceres).Anfiteatro batzuetako arena urez bete zitezkeen eta bertan itsasontzien batailak egiten zituzten (naumaquiae). Erromako Koliseoa izan zen ospetsuena; aintzira artifizial baten gainean landu zen; eraikinak lau solairuko fatxada zuen, ordena grekoen eredura dekoratua. Eskultura handiak zeuden arku-lerroetan.

[aldatu] Zirkua

Zaldi eta zalgurdi-lasterketak egiteko erabiltzen ziren zirkuak. Eraikuntza luzea zen, alboak kurbatuta zituen eta erdian horma bat: spina.

Karakalaren termak, Erroma
Handitu
Karakalaren termak, Erroma

[aldatu] Termak

Hasieran, erromatarrek ur bero eta hotzeko bainuak taldeka hartzen zituzten lekuak ziren termak. Ezinbesteko gelak izaten zituzten: caldarium → ur beroko gela, tepidarium → ur epeleko gela, eta frigidarium → ur hotzeko gelak. Laster hasi ziren terma haiek zabaltzen, eta gorputza lantzeko leku bilakatu. Erromatarrek ez zuten adimenaren lantzea alde batera uzten; horretarako zituzten liburutegi eta hitzaldi-aretoak. Estatuak hiritarrei termak eskaini beharra ikusi zuen.

Maxentzioren basilikaren oinplanoa
Handitu
Maxentzioren basilikaren oinplanoa

[aldatu] Basilikak

Basiliketan epaile eta auzilariak biltzen ziren haietara. Oin errektangeluarrekoak ziren: hiru habearte, erdikoa altuagoa, eta estalki gangadunak zituzten. Basilika hartu zuten kristauek tenplu-eredutzat.

[aldatu] Monumentu oroitzaileak

Garaipen arku, zutabe eta eraikuntza geometriko batzuen bidez aldarrikatu zuten erromatarrek, euren enperadore eta estrategek historian bizirik irauteko zuten nahikundea. Monumentu haien bidez ospatzen zituzten gudu-lekuetan lorturiko garaipenak.

Hasieran, zurez egin ziren garaipen arkuak. Haren azpitik igarotzen ziren garailea, garaituak eta gerra-harrapakina. Harriz lantzen hasi ziren geroago, ate exentu baten antzera. Foroetan, hiri sarreretan, garaipena lorturiko lekuan bertan eraikitzen zituzten. Arku bakarrekoak ziren batzuk. Bi arkukoak ere baziren (oso gutxi), eta hirukoak. Arku gehiagorekin ere egin ziren.

Helburu bera zuten zutabeek eta forma geometrikoek. Trajanok Dazian lortu zituen garaipenen omenez eraiki zuen zutabea da guztietan ezagunena.

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu