Aristokrazia
Wikipedia(e)tik
Gobernu motak |
---|
Gobernu moten zerrenda
|
Aristokrazia (grekoz aristos = onena + kratos = boterea) onenen gobernua esan nahi du. Terminoak boterea gizartearen klase gorenen esku dagoen erregimena definitzen du. Izen bera nobleziaren sinonimo gisa erabiltzen da. Platon eta Aristotelesek hitza bere jatorriko zentzuan erabili zuten. Platonentzat, "onenak" filosofoak ziren, egiaren eta sistema etiko garbi baten bilatzaileak. Aristotelentzat, aristokrazia monarkiaren, bakar baten gobernuaren, eta demokraziaren, herriaren gobernuaren, ezberdina zen. Teoria aristotelikoan, gutxiengoak boterea du denaren mesedetan. Hau horrela ez denean, aristokrazia oligarkia bihurtzen da, fakzioaren gobernua. Jatorrizko esanahitik haratago, erromatar eta greziarrentzat aristokraziak ondo definitutako gizarte-mailak izan ziren, boterea zutenak edo ezkutuan maneiatzen zutenak.
Aintzinatik terminoa gizarteko mailarik gorenenarekin eta gutxienenarekin identifikatu da. Goi Erdi Aroan, monarkiek ez zuten aristokrazien hazkuntza ahalbidetzen. Gorteak garatzen ziren heinean, noblezia-tituluek erreinuen politikan eragin handia zuten aristokrata berriak ahalbidetu zituzten. Praktikan, ez da historian zehar "onenen gobernuaren" adibide garrantzitsurik egon, normalean boterea erregeek edota, aro garaikidean, herriak bait zuten. Erregela honen salbuespen bezala Venezia eta Polonia aipa daitezke.